Eskola-ekintza osagarrien eta Eskola Kirola, Kultur Ekintza eta Hizkuntzak Plan berezituek euskarazko eskola- eta hezkuntza-zerbitzuen eskaintza osotzen dute, Lauro Ikastolako ikasleen hezkuntza integralerako eta bere Hezkuntza Proiektuaren helburu eta edukiak hobeto lortzeko.
Eskola Kirola, Kultur Ekintza eta Hizkuntzetako programetan 900 bat ikaslek parte hartzen dute, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik aurrera, eta eskola-ordutegia amaitzerakoan burutzen dira (ikus urteroko eskaintza).
Lauro Ikastolak berak zuzenean zenbait jarduera antolatzen dituenean edota beste batzuekin zenbait jarduera sustatu edo kontratatzen dituenean, ikasle guztien partaidetza-eskariak asebete nahi ditu, etapa guztietan eskainitako jardueretan. Eta ez du ezelako interesdunik baztertuko, hori jarduerako elitean egon ez arren, baldin eta interesdun horrek arau eta jarraibideak betetzen baditu eta jarduera burutzeko konpromisoa badu, Lauroko hezkuntza baloreen barruan.
Lauro Ikastolak eskola-programa eta –zerbitzu gehituak diseinatu eta eskaintzen dizkie lau etapetako ikasleei, bere hezkuntza helburuak eta kurrikulu berezituaren edukienak hoberen lortzeko: