eues Admin.: 94 453 80 07 | Haur eta 1. Hezkuntza: 94 471 04 43 | 2. Hezkuntza: 94 471 04 44
eues Admin.: 94 453 80 07 | Haur eta 1. Hezkuntza: 94 471 04 43 | 2. Hezkuntza: 94 471 04 44

“LIBURU IBILTARIA”, abentura magiko eta berezia Haur Hezkuntzan

Irakurketa sustatu eta haurrek liburuekin gozatzeko aukera ugari dugu Haur Hezkuntzan, gelako-liburutegian, Liburutegi proiektua, ipuin-kontalaritza, etab., baina aurrera-pausoa eman nahian, proiektu berria estreinatzen dugu otsailean: “Liburu Ibiltaria”.

Ikastola eta familia elkarlanean baturik, haurren irakurzaletasuna bultzatu eta irakurtzeko ohitura sustatu nahi dugu, era ludikoan, ikasleak ipuinen mundu zoragarrira beste era batera hurbilduz.

Prozedura, orohar, honetan datza: Ikastolak proposatutako liburuak etxera eraman, bizpairu egunez familiarekin irakurri eta Ikastolara bueltan ekarri. Liburua etxean dagoen bitartean, irakurtzeaz gain, ikasleak marrazki bat egin beharko du, ipuinarekin harremanduz, horrela ere gaitasun artistikoak sustatuz. Bost urteko ikasleen kasuan, Ikastolara itzultzean ikaskideei kontatuko diete ipuinaren laburpena.

Maila bakoitzerako helburu zehatz batzuk definitu badira ere adinaren arabera, proiektuaren helburu nagusiak dira:

  • Irakurzaletasuna txikitatik sustatu.
  • Familien parte-hartze aktiboa bultzatu hezkuntza-prozesuan.
  • Sormen eta adierazpena artistikoa bultzatu.
  • Komunikazioa eta ahozkotasuna landu.
  • Euskararen presentzia indartu eta, euskararik hitz egiten ez denetan, bere garrantzia eta presentzia areagotu.
  • Talde-partaidetza eta erantzukizuna landu.
  • Gutxinaka, irakur – idazketa prozesura hurbildu.

Guztion artean proiektua aberastu eta hobetuko dugu eta horretarako familien partehartzea funtsezkoa izango da.

Gozatu elkarrekin irakurtzeko abentura honetan!

Related Posts

Text Widget

A wonderful serenity has taken possession of my entire soul, like these sweet mornings of spring which I enjoy with my whole heart. I am alone, and feel the charm of existence.

Recent Articles

9 de ekaina de 2026
Jon Maguregi saritua “Pentsatzeko ipuinak” lehiaketan
8 de ekaina de 2026
Lauroko Jaia ospatu dugu ekainaren 6an
8 de ekaina de 2026
Sarituak, EHUko Ekonomia Olinpiadan