eues Admin.: 94 453 80 07 | Haur eta 1. Hezkuntza: 94 471 04 43 | 2. Hezkuntza: 94 471 04 44
eues Admin.: 94 453 80 07 | Haur eta 1. Hezkuntza: 94 471 04 43 | 2. Hezkuntza: 94 471 04 44

Category

Lauro Gaur
Azken bost urtetan, Aizea Garcia Ikastolako osasun-zerbitzuaren parte garrantzitsua izan da. Bere gertutasunak, goxotasunak eta egunerokoan ikasle, familia eta lankideekin izan duen inplikazioak arrasto oso berezia utzi dute Lauroko komunitatean. Etapa berri bati ekingo dio orain, ospitale-eremuan zuzenean pazienteak artatzeko duen bokazioari helduz. Eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu urte hauetan guztietan egindako lanagatik, erakutsitako profesionaltasunagatik...
Read More
Bigarren hiruhilekoan zehar, Haur Hezkuntzako 4 urteko ikasleak Herria eta Hiria proiektua lantzen ibili dira. Loiu eta inguruko herriak aztertu ostean, Bilbo hiria sakonago ezagutzera animatu dira, bertako eraikin, kale eta pertsonaia esanguratsuenekin batera Bizkaiko hiriburuan bete-betean murgilduz. Proiektu honen bidez, zehar-konpetentzia desberdinak landu dira: komunikaziorako konpetentzia, ahozko hizkuntza erabiliz ideiak eta ikasitakoa adierazteko; ikasten...
Read More
Aste Santu opor aurretik, 2. Batxilerreko Enpresa eta Negozio Ereduen Diseinua ikasgaiko lau ikaslek EHU antolatutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomiako XVIII Olinpiadetan parte hartu zuten: June Macareno, Alvaro Escudero, Peru Laskurain eta Irene Andres. Irene Andres ikasleak seigarren postua lortu du eta ikastetxeen araberako emaitzetan Lauro Ikastola izan da irabazlea, gure ikasle guztien maila altua...
Read More
Eskerrik asko une hunkigarri hauek gurekin partekatu zenituzten guztioi! Ehundaka izan zineten:Gurekin korrika egin zenutenok.Busti-busti eginda aurrera jarraitu zenutenok.Etxean edo kanpoan, telebisitan edota sareetan, gurekin izan zinetenok.“Euskara gara eta hemen gaude. Eskutik eskura trazatu dugu gure herriaren gorpuzkera.”“Aurrera goaz. Bazatoz?” Lauro Fundazioak ekitaldi bat antolatu zuen kilometroaren ostean jaialdiarekin jarraitzeko: IKUS HEMEN.
Read More
Udaberriko ekitaldiarekin eman diote amaiera hiruhileko honi Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleek. Ekitaldi bikaina izan da, ohi denez, lan, esfortzu eta inplikazio handia erakusten duena, musika, dantza eta omenaldiak batu dituena. Eta hori dena mezu garrantzitsuak emanez: hezkidetza, giza-eskubideak, aukera berdintasuna denontzako eta gure kultura eta hizkuntzaren defentsa. Eskerrik asko partaide guztiei eskainitako ikuskizunagatik! Gozatu...
Read More
Ederra izan da goizean Ikastolan egin dugun Korrika Txikia, eraikinetik eraikinera, etapa guztietako ikasleekin lekukoa eta Korrikako mezua eramanez. Ibilbidea amaituta, denok batu gara jolastoki handian, mezua irakurri eta Bilboko Ikastolako kilometroko lekukoa eramango duten pertsonak omenduz: aurten, BERBALAGUN taldeko kideak izango dira gure ordezkari Bilbon eta Iñigo Aberasturi eta Ibai Elorriaga etorri dira taldearen...
Read More
DBHko 3. eta 4. mailako “Ikerketa faktoria” jakintzagaiko ikasleek jarduera berezi bat izan zuten otsailean EHUko ikerlarien eskutik: Gorka García Casado eta Josu Bizente Martin bertaratu ziren Larruazaleko Mikrobiota Eguzkipean” gaia jorratuz. Hitzaldi honetan Batxiler 2. mailako Biologia ikasleak ere izan ziren. Ikerkuntza zertan datza kasu errealetan ikustea ezinbestekoa da ikasleen ikerlari-bokazioak sustatzeko. Gorka eta...
Read More
Azaroaren 28an izan zen Bilbao Arenan Fair Saturday Event ekitaldia, Ei! Bilbao, FS ekimenari hasiera ematen diona, alegia. Lehen Hezkuntzako Abesbatzak parte hartu zuen, Arhats Rekondok zuzentzen dituen 75 neska-mutilak, hain zuzen. Laugarren urtez parte hartu izan dugu kultura sustatu eta bistaratu nahi duen musika ekitaldi honetan, bestelako kontsumoak arbuiatu eta ekitaldi kulturaletan primeran pasatu...
Read More
DBHko 3. mailako “Euskara LaboraTegia” ikasgaiko ikasleek San Ignazion dagoen “Euskararen etxea” bisitatu dute bi txandetan. Duela gutxi berritua izan den Euskararen erakusketa ikusteko aukera izan dute: egoera soziolinguistikoa, euskararen historia, hizkuntzaren aberastasuna… Amaitzeko, tailer bat egiteko aukera izan dute egungo egoera lantzeko.
Read More
Lauro Ikastolak Adi-Adian biktimak entzuteko programan parte hartu izan du bere hasieretatik eta, Ikastolan izan diren biktimen ohiko topaketen ostean, aurtengo jardueren amaierako topaketan izan dira lau ikasle Gogora institutuak Barakaldoko BECen antolatutako topaketan, Mikel Gorostidi Batxilerreko koordinatzaileak lagundurik. ETAren jarduera eta «sufrimenduaren sozializazioa» izan dute hizpide. Ikusi BERRIA egunkariaren informazioa.
Read More
1 2 3

Text Widget

A wonderful serenity has taken possession of my entire soul, like these sweet mornings of spring which I enjoy with my whole heart. I am alone, and feel the charm of existence.

Recent Articles

9 de ekaina de 2026
Jon Maguregi saritua “Pentsatzeko ipuinak” lehiaketan
8 de ekaina de 2026
Lauroko Jaia ospatu dugu ekainaren 6an
8 de ekaina de 2026
Sarituak, EHUko Ekonomia Olinpiadan