eues Admin.: 94 453 80 07 | Haur eta 1. Hezkuntza: 94 471 04 43 | 2. Hezkuntza: 94 471 04 44
eues Admin.: 94 453 80 07 | Haur eta 1. Hezkuntza: 94 471 04 43 | 2. Hezkuntza: 94 471 04 44

42 Urduliz Bizkaia programazio campus-ean izan dira IKT ikasleak

Batxiler 1. mailako Informazio eta Komunikazio Teknologiak jakintzagaiko ikasleak 42 Urduliz Bizkaia programazio campus-ean izan dira Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sustatzen duen STEAM Euskadi Estrategiaren barruan dagoen “Adimen Artifizialaren hastapenei buruzko tailer teknologikoa” tailerrean parte hartzera.  

Bisitari hasiera emateko, 42 Urduliz Bizkaia zer den eta beraien lan egiteko modua azaldu dute, hau da, gaitasun teknikoen eta zeharkako gaitasunen, balioen, jarreraren eta ikaskuntzaren akademia da, Fundación Telefónicaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik, prestakuntza-eredu disruptibo bat planteatzen duena, lan-merkatuak eskatzen dituen erronka eta profil digital guztietarako.

Ondoren, Adimen Artifizialaren (AA) inguruko tailerrarekin hasi dira ikasleak: lehenik, AA zer den, nola funtzionatzen duen eta alborapenak eta genero-ikuspegia kontuan hartzearen garrantzia azaldu diete; eta ondoren, tailer praktikoa. Ikasleek  AA bat entrenatzen ibili dira ordenagailuetan, 42 metodologia aplikatuz (irakaslerik gabe, libururik gabe, lankidetzan eta modu gamifikatuan).

Oso esperientzia interesgarria izan da eta ikasleek gozatu dute.

Related Posts

Text Widget

A wonderful serenity has taken possession of my entire soul, like these sweet mornings of spring which I enjoy with my whole heart. I am alone, and feel the charm of existence.

Recent Articles

9 de ekaina de 2026
Jon Maguregi saritua “Pentsatzeko ipuinak” lehiaketan
8 de ekaina de 2026
Lauroko Jaia ospatu dugu ekainaren 6an
8 de ekaina de 2026
Sarituak, EHUko Ekonomia Olinpiadan