eues Admin.: 94 453 80 07 | Haur eta 1. Hezkuntza: 94 471 04 43 | 2. Hezkuntza: 94 471 04 44
eues Admin.: 94 453 80 07 | Haur eta 1. Hezkuntza: 94 471 04 43 | 2. Hezkuntza: 94 471 04 44

Hausnarketa estrategikoa: focus-groupen topaketa

Otsailean galdetegi bat bideratu genien Ikastolako familia guztiei, hausnarketa estrategikoko eta etorkizuneko erronken azterketako prozesuan parte hartzeko, familien ahotsa ere batuz. Ia 700 erantzun izan genituen eta guraso boluntarioek izena eman zuten erantzunetan oinarritutako focus group-etan parte hartzeko.

Entzute-talde horiek maiatzaren 10ean, larunbatez, elkartu ditugu Ikastolan: guztira, hogei guraso izan ziren, boluntario eta Kontseilu Errektoreko kideak barne.

Galdetegietako erantzunetan oinarrituta, bost gai jorratu zituzten world-cafe formatoan:

  1. Ikasle bakoitzaren garapen pertsonalaren jarraipena
  2. Euskeraren erabilera – euskal kultura
  3. Plan digital arduratsua eta metodologia
  4. Aniztasuna eta zaurgarritasunarekiko konpromezua
  5. Kooperatiba izaera bultzatu

Denon artean hausnartutako ideia eta proposamenak batu, aztertu eta hurrengo estrategia planean txertatzea da orain helburua.

Eskerrik asko, beste behin, parte hartu duten guztioi.

Related Posts

Text Widget

A wonderful serenity has taken possession of my entire soul, like these sweet mornings of spring which I enjoy with my whole heart. I am alone, and feel the charm of existence.

Recent Articles

9 de ekaina de 2026
Jon Maguregi saritua “Pentsatzeko ipuinak” lehiaketan
8 de ekaina de 2026
Lauroko Jaia ospatu dugu ekainaren 6an
8 de ekaina de 2026
Sarituak, EHUko Ekonomia Olinpiadan