eues Admin.: 94 453 80 07 | Haur eta 1. Hezkuntza: 94 471 04 43 | 2. Hezkuntza: 94 471 04 44
eues Admin.: 94 453 80 07 | Haur eta 1. Hezkuntza: 94 471 04 43 | 2. Hezkuntza: 94 471 04 44

Memoria historikoa lantzeko aukera paregabea DBH 4n

DBH 4ko ikasleek aukera paregabea izan dute memoria historikoa lantzeko Gizarte-Historia jakintzagaian: ikastolako irakasle den Unai Eguia eta Lauroko guraso izandako Anton Gandariasen eskutik hitzaldi-tailer bat burutu dute Anjel Lekuona euskal errepublikarraren istorioari jarraituz.

Aurrekoetan informatu izan dugunez, Unai Eguiak liburua bat argitaratu berri du II. Gerrate Mundialean nazien konzentrazio ezparruetan egon edota hildako euskal errepublikanoen inguruan, Y los campos se quedaron sin flores, amaiera ikaragarria duen istoria topatu baitzuen. Izan ere, gaiaren inguruan dokumental bat ere estreinatu berri da Pragan “Popel”, Oier Plazak egina.

Laupabost urtez istorio hauek bildu bitartean, Unaik Anton Gandariasekin egin zuen topo, bere osabaren bila zebilena, hain zuzen.

Ikerketa honen inguruan aritu izan dira Unai eta Anton DBH 4ko ikasleekin Anjel Lekuonaren ibilbidea aztertuz, bitarte horretan bai Gerra Zibila zein Gerrate Mundialaren inguruan gertatutakoak aztertzeko aukera izan dutelarik. Behin azalpenak emanda, testuinguru historikoa berenganatzeko, Ikasleek ikerketa lan bat burutu behar izan dute informazio txartel ezberdinak eskuratuz eta denbora lerroan jarriz. Informazio gehiago: ikusi hemen.

Eskerrik asko Unai eta Anton zuen esperientzia eta lan ona transmititu diguzuelako! Eziña, ekinez egiña!

Prentsan agertutako erreferentzia batzuk:

DEIA

EiTB

El Diario

Related Posts

Text Widget

A wonderful serenity has taken possession of my entire soul, like these sweet mornings of spring which I enjoy with my whole heart. I am alone, and feel the charm of existence.

Recent Articles

9 de ekaina de 2026
Jon Maguregi saritua “Pentsatzeko ipuinak” lehiaketan
8 de ekaina de 2026
Lauroko Jaia ospatu dugu ekainaren 6an
8 de ekaina de 2026
Sarituak, EHUko Ekonomia Olinpiadan