Haur Hezkuntzako erronka berriei hoberen erantzuteko gune berri bat sortu dugu familiak orientatzeko eta esperientziak trukatzeko. Larunbata goiz batez, azaroaren 23an, Haur Hezkuntzako familiak topaketa batean batu nahi ditugu ondoko programarekin: 10:00: Haur Hezkuntzako zuzendariaren aurkezpena.10:05: Garapenean lagunduz, María Bonales.10:45: Irakurketa-idazketa, Pedro Argaluza.11:25: Errespetuzko hazkuntza, Naiara Mandaluniz.12:10: Kafea.12:30: Mahai-ingurua / Galderak.13:15: Agurra. Etapa erabakigarri honetan...Read More
Urriaren 28 eta 29an Ortzadar S.M.ko Patricia Laca eta Sonia Hernandez hezitzaileak DBH lehen mailako ikasleekin lanean egon ziren IKT eta Zibererasoari buruzko tailerrak egiten. Jakin badakigu, gazteen artean IKT-en erabilpena oso hedatuta dagoela gaur egun eta ildo horretatik garrantzitsua da ikasleek IKT-ak zentzuz eta errespetuz erabiltzen ikastea, elkarbizitza positiborako araudi eta muga zehatzak barneratuz,...Read More
Urriaren 29an, bigarren Batxilergoko ikasleak lan-merkatuari buruz aritu izan ziren Ikastolako Orientabide Profesionalaren Planaren barruan. Horretarako, beste urte batez, Iñigo Ochandiano Aguirre bertaratu zitzaigun, Lauroko ikasle-ohi eta gurasoa, eta Campo&Ochandiano-ko zuzendaria. Giza-baliabideen arloko aholkularitzan aitzindaria den enpresa honen funtzio nagusien artean, pertsonen hautatze prozesu masiboak egitea dago. Beraz, Iñigok bere ezagutza eta esperientziak hurbildu dizkie...Read More
Batxiler 1. mailako ikasleek, Euskara eta Literatura ikasgaian, Gabriel Aresti idazlea eta Bilbo hiria aztertu dute hiriburuan ibilbide bat eginez. Jarduera honetan Bilboko historia eta Arestiren lana uztartu dituzte, euskal nortasunean eta frankismoaren garaiko giroan sakonduz: Bilboko eraldaketa prozesuak, frankismoaren osteko Bilbo, euskal kulturaren susperraldia, garai horretako ideologia talkak, nazionalismoa eta Sabino Arana, langileak eta...Read More
Urtero bezala, Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetako gurasoek hitzaldia izan dute zibersegurtasunaren inguruko gaiak jorratzeko, bai eta 5. mailako ikasleek ere. Hizlaria, Igor Gaminde, “Pantallas amigas”eko kidea. Gurasoen saioetan tratatu dituen gaiak izan ziren: zibersegurtasun, pribatasun eta identitate digitala, bideo-jokoak eta sare-sozialak, noiz erosi baliabide eta gailu teknologikoak, arautegi legala edota penala baliabide...Read More
Jon Gerediaga Goitia, Lauroko ikasle-ohia eta egun irakaslea Bigarren Hezkuntzan, euskarazko 2024 Euskadi Literatura Saria izan da Zeru-lurren liburua (Elkar) lanarekin, bere zazpigarren poesia liburua. Tarte bat topatu dute Naia Puentes Ruiz eta Elaia García Madroñal bere ikasleek solasaldi baterako, Batxiler aurreko lorategian, Jonen esanetan, ikasle zenean landatu zituzten zuhaitzen artean. Eskerrik asko eta zorionak,...Read More
Batxiler 1eko ikasleekin izan dugu gaur Xabier Madariaga Idirin kazetaria, KUKULUMENDI hitzaldien aurtengo lehen saioan. Jerusalem-etik etorri berri, Xabierrek, ikastolako ikasle-ohiak eta gurasoak, Palestina-Israel gatazkaren historiaren laburpen bat egin du eta kazetariaren lanbideaz aritu izan da, Naia Puentes Ruiz eta Peru Laskurain Barandiaran ikasleek gidatu duten saioan. Aurreko ikasturtean, urriaren 7aren ostean, Ikastolan izan genuen...Read More
Urriaren 3an KOOPERATIBEN GOREN KONTSEILUAK aitortza erakutsi zien mende erdi baino gehiago daramaten hogeita hamar euskal enpresa kooperatibori, euren artean, Lauro Ikastola. Kooperatibaren Presidentea, Xabier Manterola, eta Idoia Iruretagoiena, Ikastolako Zuzendari-Gerentea, Kooperatiben Kontseiluak mugimendu kooperatiboaren aitortza soziala handitzeko burutzen duen ekitaldi honetan izan ziren. Zorionak aitortutako kooperatiba guztiei ere! Egungo Kooperatiba osotzen dugunon aldetik, aitortza...Read More
Aurreko ikasturtean, Batxilerreko Alaitz Alonso, Irune Salcedo eta Markel Torrel ikasleak sailkatuak izan ziren Bilboko saioetan European Youth Parliament-eko estatu mailakoetan parte hartzeko eta irailean Valentzian izan dira Gorka Lozano irakasleak lagundurik. Esperientzia bikaina izan dute! Emaitzak irten direlarik, Alaitz Alonsok aipamen berezi bat lortu du. Zorionak! Jorratu beharreko gaiak izan ziren: Adimen artifizialaren (AA)...Read More
Fundación Lo Que De Verdad Importa Fundazioak bere kongresuaren XVI. edizioa ospatu du Bilbon irailaren 25ean eta bertan izan dira Batxilerreko ikasleak, Psikologia aukera dutenak, hain zuzen. Bi mila ikasle inguru batzen dituen honetan, baloreen garrantziaz aritu dira horiek norberaren bizitzan eta gizartean izan dezaketen inpaktu baikorra aztertuz. Miriam Martínez, Edurne Pasaban eta María Galánen...Read More
A wonderful serenity has taken possession of my entire soul, like these sweet mornings of spring which I enjoy with my whole heart. I am alone, and feel the charm of existence.