Apirilaren 13an, XXVII. Udaberriko Matematika Lehiaketan izango dira gure ikasleak, Ikastolan bertan burututako lehen fasea gainditu ostean. Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetako 25 ikasle, DBH 2ko 6 ikasle eta Batxilerreko 5 ikasle izango dira bertan. Zorte on guztioi! Bikain egingo duzue! Lehen Hezkuntzako ikasleak.Read More
Apirilaren 10ean FVEM-ek (Federación Vizcaína del Ente de Metal) antolatzen duen Industria Erronkaren 5.edizioan izan ziren Batxilerreko ikasleak. Goizez, gure ikasleek bi enpresa bisitatu zituzten, HAIZEA BILBAO Zierbenan eta INDEFUNSA Elorrion; eta ostean, BEC-era hurbildu ziren, orotara 900 ikasle inguru, bertan ospatu zen itxiera-ekitaldian parte hartzeko. Ekitaldi hauen helburua gazteak Bizkaiko Industriara hurbiltzea da, arlo...Read More
Martxoaren 22n Lehen Hezuntzako sei ikasle II Cambridge Spelling Bee Competition-ean izan ziren, Deustuko Unibertsitatean, Marie O´Mara, Inma Atxa eta Andrew Currie english teachers-ek lagundurik, hiru kategorietan parte hartuz: LH 4. Maila Starters: Ane Santiago eta Izei Peñalva. LH 5. maila Movers: Ane De la Sen eta Malen Etxebarrieta. LH 6. maila Flyers: Olatz Vinay...Read More
Martxoaren 21ean Ikastolako bazkide den Alejandra Campero Peredok hitzaldia eman zuen batxiler 1. mailako Ekonomiako ikasleentzako. Alejandra Munduko Bankuaren aholkularia da, eta urteetako ibilbidea du garapen eta pobreziaren arloan lan egiten, garapen bidean dauden herrialde desberdinetan proiektuak burutuz. “Pobrezia eta Garapen Jasangarria” titulupean ondoko gaiak jorratu ditu hitzaldian: garapen ekonomikoa eta garatutako eta garapenaren bidean...Read More
Eusko Jaurlaritzako matrikula ofizialerako epea apirilaren 8tik 19ra izango da: IKUSI HEMEN. Matrikula bi modutara egin daiteke: ON-LINE HEZKUNTZAKO PLATAFORMAN: esteka, erabilgarri apirilaren 8tik aurrera KLIKATU HEMEN. IKASTOLAN BERTARATUTA, Idazkaritza Nagusian on-line baita ere. Batxilerreko eraikina, ondoko lanegun eta ordutegian: EGUTEGIAORDUTEGIAApirilak 8-189:00 – 14:00 eta 15:00 – 17:00Apirilak 199:00 – 14:00 Gure Batxilerreko instalazioak (bisita...Read More
Ederra izan da goizean Lauro Ikastolan egin dugun Korrika Txikia, eraikinetik eraikinera, gure ikasleek Korrikaren lekukoa eramanez. Ekitaldi txiki batekin amaitu dugu, ikasle-aurkezleek alaiturik, eta Lauroko Korrikak omentzen dituen pertsonekin. Ikusi momentuz dugun bideo laburra. HARRO HERRI, KORRIKA!Read More
Martxoaren 16etik 18ra bitartean Milanen ospatu den I Giovani e le Scienze-ren Zientzia Azokaren 35. edizioan parte hartu dute Gaizka Bermejo Puertas, Zelai Toledo Urrutikoetxea eta Naroa Unzilla Higuero ikasleek, Oihane Uriarte eta Amaia Perez irakasleak lagunduta. Izan ere iazko Bilboko Zientzia Azokan Batxiler kategoriako irabazleak izan ziren “Mikroplastikoen eragina indaba landareen hazkuntzan” proiektuarekin eta...Read More
Martxoaren 19an, musika klasikoko kontzertu paregabea izan dugu DBHko eraikineko Auditorium-ean. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleek ikastolako ikasle-ohi eta guraso diren BOS – Bilboko Orkestra Sinfonikoko partaide direnen eskutik, errepertorio bikainak gozatu ahal izan dituzte: musika klasikoko denon ezagunak diren piezak, gaur eguneko kantaren bat eta Haur Hezkuntzako Amalur proiektuko...Read More
Asteburu honetan beste arrakasta bat ospatu dugu Ikastolan. Gure nesken LAURO-D taldea Bizkaiko txapeldun izendatu da Umetxoen mailan. Duela astebete Mungiaren aurka lortutako garaipenak lehen postua matematikoki ziurtatu zien eta larunbat honetan neskek etxean ospatu zuten, Gaztainazpin, lortutakoa. Ekaitz Gorordo Ikastolako irakasleak zuzentzen duen taldeak 12 garaipen lortu ditu denboraldi honetan 12 partidatan, urte osoan...Read More
Batxiler 2. mailako Biologia ikasgaian, martxoaren 18an Leire Escajedo San Epifanio izan genuen, Zuzenbidean lizentziatua (1996) eta Zuzenbidean doktorea (2004); DEA Antropologia Fisikoan eta Osasunekoan (2010) eta Biologia Zientzietan doktorea (2015). Leire Escajedo, Lauro Ikastolako ama, EHU-UPVko bioetika irakaslea da eta hainbat liburu ditu argitaratuta. Gure ikasleei bioetikaren inguruko gaiak azaldu zizkien “Edizio genetikoaren alde...Read More
A wonderful serenity has taken possession of my entire soul, like these sweet mornings of spring which I enjoy with my whole heart. I am alone, and feel the charm of existence.