eues Admin.: 94 453 80 07 | Haur eta 1. Hezkuntza: 94 471 04 43 | 2. Hezkuntza: 94 471 04 44
eues Admin.: 94 453 80 07 | Haur eta 1. Hezkuntza: 94 471 04 43 | 2. Hezkuntza: 94 471 04 44

By

Lauro Ikastola
Abenduaren 14an ITPAerok eta CODE.ORG-k antolatutako Super Coder Programazio I. Lehiaketaren Finala ospatu zen Guggenheim Museoan eta DBH4-ko Digitalizazio ikasgaiko ikasle guztiak bertaratu ziren, Leire Andikoetxea irakasleak lagundurik. Bost ikastetxek parte hartu dugu lehen edizio honetan eta ikasleei proposatu zitzaien erronka programazioan oinarritutako  mugikortasun jasangarriagoa lortzeko eta klima-aldaketari eta haren ondorioei aurre egiteko irtenbide bat eskaintzea...
Read More
Zein arratsalde zirraragarria eta ahaztezina abenduaren 16koa! Ikastolako Junior A taldeko neskek historia egin zuten Unamunori gailenduta, Euskal Ligara igotzea lortuz. Laurok euskal saskibaloiaren maila gorenean postu bat lortzen duen lehen aldia da. Ez hori bakarrik: ikastetxe bateko ikasleez osotutako talde batek sailkapen hori lortzen duen lehen Ikastola da. Hau balentria!Partidak familia, lagun eta beste taldeetako...
Read More
Abenduaren 13an “KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz” hitzaldi zikloko saio berri bat izan dugui. Xabier Madariaga Idirin kazetaria izan dugu 1. Batxilerreko ikasleekin, “Gerra gatazkak kazetaritzaren ikuspegitik” titulupean. June Ezpeleta Larrazabal eta Peio Tagliavia Rodriguez izan dira saioaren aurkezleak, eta Xabierrek ikasleen galderei erantzun die. "Gerra gatazkak" aztertu ditu @xmadariagai #LauroBATX-eko ikasleentzat #KUKULUMENDI konferentzia proiektuaren...
Read More
Ikastolako 2030 Agendako arduradunak, gaur, abenduaren 1ean, BBK Kliman ospatu den HEZKUNTZA KLIMATIKOA: JASANGARRITASUNA EKINEAN jardunaldietan parte hartu du.  Ikastolako 2030 Agendako arduradunak KLIMA BABESETEKO EKINTZA Lauro Ikastolako 2030 Agenda-planan azaldu du, Ikastolan klima larrialdiari aurre egiteko, klima babesteko ekintzak ikasketa-planetan txertatzeko eta hezkuntzarako eta sentsibilizaziorako ahalmena hobetzeko zehaztuta ditugun ekimenak azalduz. Jardunaldia UN Etxeak sustatu du,...
Read More
Azaroaren 29an hasiera eman diogu aurtengo KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz hitzaldi zikloari. Juan Ignacio Perez Iglesias zientzialari, dibulgatzaile eta idazlea izan dugu 2. Batxilerreko ikasleekin, “Ezagutzaren mugak (edo ezagutzaren behinbehinekotasunez)” titulupean. Larraitz Artaza Hurtado de Saratxo, Gabriel Marin Escajedo eta Bingen Unzueta Carreras izan dira saioaren aurkezleak, eta Juan Ignaciok euren zein ikusleen galderei...
Read More
Aurten ere, Lehen Hezkuntzako Abesbatzako 42 kideek Fair Saturday ekimeneko hasiera ekitaldian parte hartu zuten, azaroaren 24ean Bilbao Arenan, hain zuzen. Ekitaldia ederra izan zen eta gure ikasleen arteko giroa eta parte hartzea, bikaina! Bulego, Maren, Langi, Eñaut Elorrieta, Serafin Zubiri, Africa Bibang eta beste 3.000 bat artistekin batera, koro, abeslari zein musikariekin, eta ia...
Read More
Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasle talde batek, era boluntarioz, musika emanaldia prestatu du euren ikaskideentzat Musikaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Ederra izan da! Eskerrik asko eskaini duzuen musikagatik eta zorionak egindako lanagatik!
Read More
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan, “Ikas-komunitea” hitzaldi-saioak burutzen ditugu, ikasleen senitarteko eta kolaboratzaile euskaldun eta boluntarioen partaidetzarekin, euskararen inguruko sentsibilizazio eta motibazioa eragiteko. Gai ezberdinetako hitzaldiak izaten dira, euren bizipen, profesio edota afizioen inguruan ematen dituztenak. Hile honetan hasi da ziklo hau, eta momentuz Ortzi Ardeo eta Joana Ruiz-Olabuenaga gurasoak etorri zaizkigu, hurrenez hurren,...
Read More
Ikasleen formakuntzaren osagarri, Psikologia ikasgaia ematen duten Batxiler 2. mailako ikasleek hitzaldia izan zuten azaroaren 15ean Idoia Larrañaga psikiatraren eskutik. Ikasleek egindako galderen inguruan izan zen solasaldia, esate baterako, nola egiten du lan psikiatra batek, psikofarmakoen inguruko zalantzak, nola edota zergatik garatzen dira nahaste psikologikoak, etab. Eskerrik asko Idoia.
Read More
Baratzeko jardueren artean, esperientzia aberasgarria burutzen ari dira Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak: kolonia egiten ari dira baratzean batutako izpilikuarekin. Gure lurretan hasitako produktu natural batetik gizakiok sortu eta erabiltzen dugun produktu batera nola heltzen garen bertatik-bertara ikusi dute: izpilikua batu, erabili beharreko atalak hartu, tratatu, transformatu,… eta emaitzaren zain daude ikasleak!
Read More
1 20 21 22 23 24 44

Text Widget

A wonderful serenity has taken possession of my entire soul, like these sweet mornings of spring which I enjoy with my whole heart. I am alone, and feel the charm of existence.

Recent Articles

9 de ekaina de 2026
Jon Maguregi saritua “Pentsatzeko ipuinak” lehiaketan
8 de ekaina de 2026
Lauroko Jaia ospatu dugu ekainaren 6an
8 de ekaina de 2026
Sarituak, EHUko Ekonomia Olinpiadan