Batxiler 1. mailako Informazio eta Komunikazio Teknologiak jakintzagaiko ikasleak 42 Urduliz Bizkaia programazio campus-ean izan dira Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sustatzen duen STEAM Euskadi Estrategiaren barruan dagoen “Adimen Artifizialaren hastapenei buruzko tailer teknologikoa” tailerrean parte hartzera. Bisitari hasiera emateko, 42 Urduliz Bizkaia zer den eta beraien lan egiteko modua azaldu...Read More
Garazi Ibaseta Azkorra 2. mailako ikasleak Euskadiko VII. Filosofia Olinpiada irabazi du, iruzkinaren modalitatean, “Zaintza” gaia jorratuz. Otsailaren 21ean izan da sari banaketa, Gasteizen, eta Iñigo Martinez irakaslea eta olinpiadan parte hartu duten beste zazpi ikaskidek lagundurik bertaratu da Garazi. Estatu mailako finalean izango da Garazi, Mallorcan, martxoaren 28-29 bitartean....Read More
AEFAMEK (Asociacion de Empresas Familiares de Euskadi) antolatutako “Familia Enpresa Ikasgeletan” programa ekintzailetzailearen barne, Gizarte Zientzietako Ekonomia ikasgaiko ikasleek Mungiako Arteche enpresa bisitatu dute otsailaren 19an. Programa honek, Euskadiko hiru lurraldeetako familia-enpresa liderrak biltzen ditu bere jarduera-sektore guztietan. Irteeeran, ikasleek elkarteko enpresaburu familiarren hitzaldia entzuteko aukera izan dute Alex Arteche,...Read More
Behekosoloa Kiroldegiak Aste Santuko oporraldirako jarduerak eskainiko ditu, Lauro Ikastolako ikasle diren neska-mutilentzat zein kanpokoentzat ere. Eskaintza zabala da 3-16 urte bitarteko neska-mutilentzat: euskera indartu; futbol, saskibaloia edo urpoloa hobetu. Guztiontzat instalazio zabalak, naturan eta kanpoaldean disfrutatzeko! SAKATU OPORRETAKO KANPUS atalean, eta bertan duzue eskaintza osoa. Izen ematea: eskaintza dokumentuan...Read More
Otsailaren 18an, “KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz” hitzaldi programaren ikasturteko azken saioa izan dute Batxiler lehen mailako ikasleek. Ez dute euren hitzordura huts egin, beste urte batez, Jon Uriarte eta Eneko Knörrek, eta bada seigarrena! “Ekintzailetza” gaia jorratu dute Oihan Encinas, June Macareno, Yeray Fernandez de Ochoa eta Nahia Madrazo...Read More
A wonderful serenity has taken possession of my entire soul, like these sweet mornings of spring which I enjoy with my whole heart. I am alone, and feel the charm of existence.