eu Admin.: 94 453 80 07 | Haur eta 1. Hezkuntza: 94 471 04 43 | 2. Hezkuntza: 94 471 04 44
eu Admin.: 94 453 80 07 | Haur eta 1. Hezkuntza: 94 471 04 43 | 2. Hezkuntza: 94 471 04 44

Category

Lauro Gaur
Apirilaren 6an, goizez, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleek Loiuk antolatutako ikastetxeetako KORRIKA Txikian hartu zuten parte, Laurotik herrira arteko ibilbide batean, ikasle ugari batuz.
Read More
Apirilaren 3an Greenpower – KID’S KIT-CAR proiektuko bigarren lasterketan hartu genuen parte, GOBLIN kategoriako lasterketan. Bertan izan ziren eskolaz kanpoko ekintzetan diseinatu eta montatutako kotxe elektrikoak bi talderen eskutik: Formulauro eta Geldiezinak. Hotzak eta elurrak ez zituen kikildu eta, eguraldiagatik lasterketetan doiketak egin izan behar baziren ere, bost sari ekarri zituzten etxera: 2. saria Drag...
Read More
Iragarri genizuenez, martxoan aurkeztu ziren Batxiler 1. mailako “Ikerketa Lana” jakintzagaiko ikasleak Telekomunikazio Ingeniarien Elkargoan antolatutako “Telekos B24” erronkara, 24 orduz sormena landuz, enpresek proposaturiko erronkei erantzunez. Ospitale futuristak nola antolatu erronkari erantzunez “CyberHealth – La ciencia de curar” proposamena egin zuen Lauroko ikas-talde batek: Ibon Alonso, Unax Fernandez, Ibai Macareno eta Irune Pipaonek saria...
Read More
Pandemiak nahi izan du 22. KORRIKA 2022. urtean gertatzea. Nork esango zuen zoro batzuen ideia  42 urte beranduago euskaldun guztion ondare kulturala bihurtuko zena? dagoeneko KORRIKA euskararen aldeko lasterketa baino gehiago delako; KORRIKAK bi urterik behin geratzeko eta hausnartzeko ere balio duelako. Zein da euskaltasunaren norabidea? Nola gaude? Zer da euskaldun izatea gaur egun? Nola...
Read More
Martxoaren 30ean EA2030 proiektuaren barne, Derioko Nekazaritza Eskolan ospatzen den Txorierriko jardunaldi teknikoan parte hartu du Lauro Ikastolako LH 6. mailako eta DBH 1. mailako ikasle talde batek, beste ikastetxe batzuetako ikasleekin batera. Bertan, 1. Garapen Jasangarrirako Helburua ardatz izanik, Pobrezia desagerraraztea, alegia, ikasleek Caritas elkarteko kide baten hitzaldia jaso dute. Jarraian gure ikasleek Lehen...
Read More
Batzar Nagusiak Kontseilu Errektorearen zatikako berriztapena burutu ondoren, lehen batzarra egin da eta kargoak izendatu dira, hauexek izanik: Presidentea: Itziar Laskurain.Presidenteordea: Xabier Manterola.Diruzaina: Jon Ansoleaga.Idazkaria: Enara Venturini. Bokalak: Izaskun Aguirre, Anton Arriola, Naroa Atxurra, Alaitz Landaluze, Libe Makua, Isusko Oribe, Natalia Ruiz.
Read More
Aurreko egunetan iragarri genuenez, Batxilerreko hamar ikasle aurkeztu dira Euskadiko Filosofia Olinpiadara eta bi izan dira aukeratuak Finalean parte hartzeko: 2. mailako Joane Rodriguez eta 1. mailako Aiala Garabieta. zorionak! Datorren ostiralean, apirilak 1, Donostian izango den Finalera bertaratuko dira, Filosofiako Jone Ojea eta Iñigo Martinez irakasleak lagundurik, aurten jorratzen den gaiarekin: “Transhumanismoa: gizartearen hobekuntza...
Read More
Martxoaren 24ean Mª Angeles Garai zendu da (1930-2022), Bizkaiko lehen andereñoa, Lauro Ikastola izango zenaren ikastetxekoa: 1957an Bilboko San Nikolas elizaren lokaletan ikastola martxan jarri zenean, lehen irakaslea eta bakarra. Lehen urte haiek horrela kontatzen zizkigun Lauron egindako elkarrizketa batean: Mª Angelesek Lauron dagoen Gernikako Arbolaren urtadarra landatzen lagundu zigun. Beti izango da gurekin. G.B....
Read More
Martxoaren 23an Industria Teknologia eta Marrazketa Teknikoko ikasleek Industria Erronkaren azken ekitaldian izan ziren, Ohiane Uriarte irakasleak lagundurik, FMEN eskutik datorren jardueran hain zuzen. Goizean ITP AERO bisitatu zuten Zamudioko Parke Teknologikoan eta hegazkinen motorearen parte desberdinak nola diseinatzen, fabrikatzen eta montatzen diren ikusi zuten. Ikasleek ingeniari desberdinekin tailerrak eta enpresako eraikin desberdinak ikusteko aukera...
Read More
Martxoaren 20an, igandea, Kid’s kit car proiektuko ikasturteko GOBLIN kategoriako lehen lasterketan parte hartu dugu Bermeon. Lehen Hezkuntzako bi taldek, 5. eta 6. mailetako ikasleek osotuta, aurkeztu zituzten euren kotxe elektriko jasangarriak, Geldiezinak eta Formulauro. Eguraldiak lagundu zuen jardunaldi honetan, bereziki azpimarratzekoa izan zen ikasle eta euren familien parte-hartze eta laguntza: eskerrik asko denoi inplikazioagatik!...
Read More
1 31 32 33 34 35 41

Text Widget

A wonderful serenity has taken possession of my entire soul, like these sweet mornings of spring which I enjoy with my whole heart. I am alone, and feel the charm of existence.

Recent Articles

9 de ekaina de 2026
Jon Maguregi saritua “Pentsatzeko ipuinak” lehiaketan
8 de ekaina de 2026
Lauroko Jaia ospatu dugu ekainaren 6an
8 de ekaina de 2026
Sarituak, EHUko Ekonomia Olinpiadan