Aste hau ahaztezina izango da Aiala Aberasturi Rojo Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikaslearentzat. Aialak bizitza osoan jokatu du futbolean, Lauroko taldean ari da, eta aste honetan Athletic Clubek Lezamara joateko aukera eskaini zion entrenamendu berezi bat egiteko, urtero antolatzen duten kaptazio programaren barruan. Aiala Bizkaiko Ume mailako jokalari onenekin entrenatzeko deia hartu zuen, bera Umetxoen...Read More
Urtero bezala, ekainean “Elkartasun merkatua” egin genuen Lehen Hezkuntzan, guztion parte hartzearekin lortutako materialekin eta giza-ordezkarien laguntzarekin. Lortutako dirua, 807 € ICLI-Elkarkidetzarako Ingeniaritza erakundeari eman genion eta oraintsu adierazi digute nola erabili duten Indiako Premdham zentroan, premia bereziak dituzten mutil, gazte eta helduak batzen dituen elkartea, alegia, umezurtzak eta familia gabeko pertsonak izaten ohi direnak:...Read More
Urtarrilaren 26an, DBHko 3. eta 4. mailako ekoordezkariak Bilboko BBK aretoan izan ziren, The Future Game ekitaldian parte hartzeko, Asier Etxebarrieta irakasleak lagunduta. The Future Game prozesuan, 16.000 gazteek etorkizunari buruz dituzten erronka eta beldurrak aztertu dira inkesten bitartez, eta emaitza adierazgarrienak plazaratu dira. Hauen artean azaldu dira teknologia berriak, aldaketa klimatikoa, inklusioa edota gaixotasun mentalak. Teknologia berrien...Read More
Zazpigarren urtez martxan ditugu INSPIRA proiektuko saioak Lehen Hezkuntzako 6. mailan, Ikastola aitzindaria izan baitzen neskengan teknologia eta zientziarako bokazioa bultzatzeko programa honetan parte hartzen. Sei asteko iraupena duen programa honetan, bai neskek zein mutilek hartzen dute parte, saio batzuetan elkarrekin, eta besteetan, banaturik, edukiak modu ezberdinez lantzen baidituzte taldeko mentoring teknikari jarraituz. Proiektuaren muina...Read More
Urtarrilaren 18an “Kafe filosofikoa” ospatu zen BIRA Kultur Gunean, Agora Filosofia elkartearen eskutik. Ikastolako Filosofiako Iñigo Martínez Peña eta Jone Ojea irakasleak gonbidaturik, bertan izan ziren Batxilerreko hiru ikasle, Aiala Garabieta, Carmen Lawrence eta Imke Lazaro, Jon Gerediagarekin batera poema batzuk irakurtzen. Saio honetan zenbait egileren “Mare: ilargiari poemak” (1545 argitaletxea) aurkeztu zuten, ume eta...Read More
Urtarrilaren 17an Nerea Ibarzabal Salegi izan dugu Lauron Batxiler lehen mailako ikasleekin, KUKULUMENDI hitzaldi-saioen proiektuan parte hartuz, aurreko ikasturtean bezalaxe. Nerea, 2021eko Bizkaiko Bertsolari Txapelduna eta Finalista 2022ko Euskal Herrikoan, ia bi orduz jardun izan da ikasleekin Matxalen Aspuru Iñarritu, Amaia Goiriena Zugazaga, Kemen Nebreda Gonzalez eta Urko Astorkitza Fernandez aurkezleen eskutik. Eurek plazaratzen zizkioten...Read More
Batxiler 2. mailako ikaslea den Aiala Garabieta Oribek Antonio de Trueba IX. Ipuin Lehiaketa irabazi du. Aialak “Errotabere” ipuina aurkeztu eta oraintsu jakin du irabazlea izan dela euskerazko modalitatean, bai eta saria hartu ere. Zorionak Aiala!Read More
DBH-ko proiektua ezagutzeko aukera ematen dizugu Ikastolara bisita eginez. Interesa duten familiak gurekin jarri daitezke kontaktuan, hitzordu bat konfirmatzeko: deitu 94-4538007, 212 luzapenera edo idatzi ondoko helbidera: rodriguezr@lauro.eusRead More
Athletic-ek formakuntza saio berezia eskaini die Lauro Ikastolako futbol entrenatzaileei hitzartutako kluba garen aldetik, Borja Gomez futbol koordinatzailearen bitartez, eta hamabi bertaratu dira Lezamara abenduaren 27an. Lezamara heldu, instalazioetatik bisitaldia, eta gero pare bat orduko saioa izan zuten, “pildorak” deitzen dituztenak, bereziki entrenoak nola egituratu daitezkeen azaltzeko. Eskerrik asko Athletic-eri eta oporretan formatzen jarraitzeko interesa...Read More
ICLI Marrazki leihaketan parte hartu eta aurten ere irabazleak izan ditugu! Bi izan dira marrazkilari saituak: Nikole Garcia Cano, 3.B gelakoa, eta bere marrazkia ICLIren Gabonetako postala izango da; eta Lorea Serrano Astralagarena, 3.Bkoa ere, bere marrazkia COIIB Ingeniarien Eskolaren irudia izango delarik. Halaber, aurten 8 Accesit eman dituzte, beste lan batzuk ere aitortu nahian, eta hiru...Read More
A wonderful serenity has taken possession of my entire soul, like these sweet mornings of spring which I enjoy with my whole heart. I am alone, and feel the charm of existence.