eues Admin.: 94 453 80 07 | Haur eta 1. Hezkuntza: 94 471 04 43 | 2. Hezkuntza: 94 471 04 44
eues Admin.: 94 453 80 07 | Haur eta 1. Hezkuntza: 94 471 04 43 | 2. Hezkuntza: 94 471 04 44

By

Lauro Ikastola
Azken asteak bi sari ekarri dizkigu literatur arloan. Batetik, Lehen Hezkuntzako 3. mailako Markel Lekube Olea Elkar Ilustrazio Leihaketako txapelduna izan da bere kategorian. Aurten, Nora joan da Nora? ipuinaren ilustrazioa egin dute, eta ipuinaren idazlea, Lauroko ikasle ohia da baita ere, Esti Vivanco. Bestetik, maiatzaren 5ean banatu ziren Euskaltzaindiako R.M. AZKUE literatur sariak eta Batxiler...
Read More
Maiatzaren 8tik 21era bitartean, Eskola Kirola, Kultur ekintza eta Hizkuntzetan izena emateko epea zabalik dago Ikastolako ikasleentzat, aurten Lehen Hezkuntzako 2. mailan dauden ikasleetatik hasita eta Batxiler 1ean daudenentzat. Eskaintza osoa familia eta ikasleei helarazi zaie. Gogoan izan, izen-ematea ALEXIA aplikazioaren bitartez egin behar dela, iragarri dugun moduan. IKUS HEMEN prozedurak eta epeak.
Read More
Apirilaren 27an Kid’s Kit-Car proiektuan parte hartzen duten 8 ikaslek eta hiru irakaslek, “Geldiezinak” eta “Formulauro” lan-taldeen ordezkariak, EHUko “Teknologia, Ikaskuntza eta Hezkuntza Unibertsitate Masterrean” parte hartu zuten FORMULAURO proiektua azalduz. EHUko Hezkuntzako fakultateko Eneko Tejada irakasleak gonbidatuta, Kid’s kit-Car-en eskutik heldu zitzaigun auto elektrikoak diseinatu, eraiki eta eurekin lehiatzean datzan proiektuaren nondik norakoak, antolaketa,...
Read More
Lauro Ikastola, familien kooperatiba den aldetik, KOFEKOOP – Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko partaide da eta apirilaren 25ean Irakaskuntza sektoreko bisita izan dugu gure Ikastolan. EAEko kooperatiba diren 21 ikastetxeetako arduradun hurbildu zaizkigu eta goiz bateko iraupena izan duen jardunaldi batean, Lauro Ikastolako atal, proiektu eta instalazio batzuk ezagutzeko aukera izan dute. DBHko eraikinean izandako lehen hartueman...
Read More
Apirilaren 20an Xabier Osa (1992) izan dugu Ikastolan, Batxiler 1. mailako ikasleekin, KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz hitzaldi saioen ikasturteko azken saioan. Xabier Osa handicup bat duen pertsona da, bere esanetan, baina hori ez da oztopoa izan bere ibilbidean burutu nahi izan dituenak lortzeko. Egun, CrossFit kirolean gailentzen da baina snowboard eta surf kiroletan ibilia...
Read More
Aurten ere, Lauro Ikastolako Batxiler 1. mailako sei ikaslek hartuko dute parte European Youth Parliament saioetan: European Youth Parliament hezkuntza proiektu independientea da, pentsaera kritikoa eta iniziatiba sozio-politikoa sustatzeko. Sortu zenetik, milaka ikaslek hartu dute parte, tokian-tokiko edota saio nazional eta nazioartekoetan, beste gazte batzuk ezagutuz eta eurekin debateak ingelesez eginez, Europa osoan gazteen politika-plataformarik handiena...
Read More
Martxoaren 24an ospatu da Eibarren Euskadiko filosofia Olinpiada, zeinetara Ikastolako lau ikasle heldu diren: Batxilerreko Aiala Garabieta Oribe, Inge Izar Bidaurrazaga Garcia eta Naroa Loroño Fano; eta DBH 4ko Beñat Oskila Arrieta. Bi izan dira sarituak: Aiala Garabieta, bigarren Iruzkinaren kategorian eta “Laratz saria”, euskarazko lan onenei egiten zaien aipamen berezia.Beñat Oskila hirugarren, Argazkilaritza modalitatean....
Read More
Martxoaren 22an Uraren Eguna ospatzen dela aitzakia hartuta, jardunaldi bereziak burutuko dira Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta DBHn aste honetan zehar. Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek, esaterako, martxoaren 22an Herri Kirolak burutu dituzte, primeran pasatuz, gure kirolak praktikatuz eta horretarako diru-ekarpena eginez, euro bana ikasleko, UNICEF erakundeari emango zaiona, alegia. Ekimen hau Lauro Ikastolako 2030 Agenda-planean...
Read More
Martxoaren 19an izan da Lehen Hezkuntzako GOBLIN kategoriako auto elektrikoen lasterketa, Leioan. Bi talde eta bi auto aurkeztu ziren, Formulauro eta Geldiezinak, eta lan bikaina egin zuten lehen lasterketa zela eta oraindik gidaritzan esperientzia falta zutela igarri bazen ere. Izan ere, Greenpower Spirit saria lortu zuten, euren lanari emandako aitormen bikaina! Eskerrik asko denoi, guraso...
Read More
Nazioarteko trukaketen planaren barne, eta gure ikasleek ikasten duten frantsesa praktikan jarri eta beste herrialde eta kultura batzuetan ibiltzen ikas dezaten, Angoulême hiriko Elisabeth et Robert Badinter eskolarekin duela urteak burutzen dugun trukea berreskuratu dugu. Martxoaren 11-17 bitartean 25 ikasle izan dira Angoulême-n, Gorka Lozano eta Lilia Di Brindisi irakasleak lagundurik, bertako familiekin elkar-bizitzen. Jarduera...
Read More
1 25 26 27 28 29 44

Text Widget

A wonderful serenity has taken possession of my entire soul, like these sweet mornings of spring which I enjoy with my whole heart. I am alone, and feel the charm of existence.

Recent Articles

9 de ekaina de 2026
Jon Maguregi saritua “Pentsatzeko ipuinak” lehiaketan
8 de ekaina de 2026
Lauroko Jaia ospatu dugu ekainaren 6an
8 de ekaina de 2026
Sarituak, EHUko Ekonomia Olinpiadan