eues Admin.: 94 453 80 07 | Haur eta 1. Hezkuntza: 94 471 04 43 | 2. Hezkuntza: 94 471 04 44
eues Admin.: 94 453 80 07 | Haur eta 1. Hezkuntza: 94 471 04 43 | 2. Hezkuntza: 94 471 04 44

Ekaina eta uztaileko azken prestaketen ondoren, eta udako egunetan berriztatutako energiarekin, irailean martxan gaude azken antolaketa eta formakuntza saioekin irailaren 9rako dena prest izateko. Lehen egun hauetan:

  • Irailaren 1ean, etapa guztietako irakasleen klaustroa izan genuen, ikasturteko lerro eta plan nagusienen berrikusketarako.
  • Formakuntza saioak: ikaslerik gabeko egun hauek baliatzen ditugu irakasleen formakuntza borobiltzeko, kasurako: norbere gaitasun profesionalaren garapenareko tailerra irakasle berrientzat, etapaka antolaturik; Pentsamendu Kritiko (Thinking Based Learning) saioak mentoreekin; Irakur-idazketa prozesu eta metodologiaren berrikuspena Haur Hezkuntzako tutoreekin,…
  • Instalazioetako moldaketa eta lan berriak: uda guztian zehar hainbeste lan izan dira eta azken ukituak ematen ari gara: sukalde eta jantoki nagusiko moldaketa, LHko jantoki txikirako sarrera berria, LHko sarrera nagusiko moldaketa, HHko inguruko lorategien egokitzapena, kirol-pista balioanistun berria, Behekosoloko zenbait aldagelen berriztea,…

Irailaren 9an hasita “Ikasturteko aurkezpenak” izango ditugu (ikus egutegia), mailaz-maila egiten ditugunak. Dagokien deialdiak hartuko dituzue. Etortzera animatzen zaituztegu zuen zalantzak argitu, tutoreak ezagutu eta behar duzuen informazioa hartzeko.

Ziur gaude beste urte batez elkarlanean arituko garela, elkar elikatuz, gure ikasle bakoitzaren heziketa integrala eta nortasunaren garapena lortzeko, eta seme-alabei egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko konpetentziak lortzen laguntzeko

Itxaroten zaituztegu!

Related Posts

Text Widget

A wonderful serenity has taken possession of my entire soul, like these sweet mornings of spring which I enjoy with my whole heart. I am alone, and feel the charm of existence.

Recent Articles

9 de ekaina de 2026
Jon Maguregi saritua “Pentsatzeko ipuinak” lehiaketan
8 de ekaina de 2026
Lauroko Jaia ospatu dugu ekainaren 6an
8 de ekaina de 2026
Sarituak, EHUko Ekonomia Olinpiadan