eues Admin.: 94 453 80 07 | Haur eta 1. Hezkuntza: 94 471 04 43 | 2. Hezkuntza: 94 471 04 44
eues Admin.: 94 453 80 07 | Haur eta 1. Hezkuntza: 94 471 04 43 | 2. Hezkuntza: 94 471 04 44

Bi proiektu berritzaile Lauro Ikastolako sukaldean

Ikastolako jantoki zerbitzuko arduradunak ekimen berri batzuk definitzen hasi ziren aurreko ikasturtean, jardueran honetan gauzatu direnak, alegia:

  1. Hondakinen kudeaketa:
  • Jaki (haragia eta arraina) eta jakiak ez diren hondakinak eliminatu:

Mahaiaren zerbitzua amaitutakoan sortzen diren hondakinak ezabatzeko fasean, bi mota bereizten dira: batetik, elikagai galkorrak, haragia eta arraina esaterako; eta, bestetik, elikagaietatik kanpoko hondakinak. Sortutako hondakin-mota bakoitza dagokion edukiontzian sailkatzen da: ontziak edukiontzi horian, plastikoa eta papera edukiontzi urdinean, animalia-jatorriko hondarrak, hala nola haragia eta haragi-produktuak, arraina, arrautzak, aurrez prestatutako elikagaiak, pastak, arrozak eta gainerako postreak, edukiontzi marroian.

  • Jaki-jatorriko hondarrak aprobetxatu (lekaleak, gisatuak, sopak eta barazkiak) abere ekologikoak elikatzeko:

Jaki-jatorriko hondakinak ondo aprobetxatzeko, “ITTURBALTZA Artisau Elikagaiak” abeltzain elkarteari emango dizkiogu zuzenean. Elkarte honek modu ekologikoan elikatzen ditu abereak “Itturbaltza, Artisau Elikagaiak” marka erabiliz, km.0 – hurbiltasun produktua den aldetik. “Abeltzaintza ekologikoa” agiria du, euren larre eta abereen jaki guztiak horren agiria baitute. Mungian kokatuta dagoenez, gainera, garraioagatik sortutako CO emisioak baxuak dira, km. 0 izendapenarekin bat eginez.

Barazki-jatorriko hondakinak, gehienez bi egunetan gordetzen dira, eta abeltzaintzako arduradunak astean birritan bertaratzen dira Ikastolara kutsadura gurutzatua ekiditen duen prozedurari jarraituz.

Une honetan, astean 50 kg. batzen ari dira.

Ekimen hau Kongresuak 2023ko maiatzean onartutako 121/000107 Lege Proiektuak abalatu eta babesten du.

2. Prestatutako eta ontziratutako menuak pertsonalarentzat:

Ikastola ontziratutako platerak saltzen hasi da pertsonalarentzat, ontzi berrerabilgarrietan, eta horretarako behar diren baimenak eskatu dizkio Eskola Osasunari. Zerbitzu egokia emateko, ontziratzeari, eraispenari, etiketatzeari eta hotzean biltegiratzeari buruzko arauzko protokolo guztiak bete dira.

Ikastolako zuzendaritzaren partetik, eskerrak eman nahi dizkiogu sukalde eta jantokietako pertsonei berrikuntza eta hobekuntza ekimen hauek martxan jartzeagatik.

Related Posts

Text Widget

A wonderful serenity has taken possession of my entire soul, like these sweet mornings of spring which I enjoy with my whole heart. I am alone, and feel the charm of existence.

Recent Articles

9 de ekaina de 2026
Jon Maguregi saritua “Pentsatzeko ipuinak” lehiaketan
8 de ekaina de 2026
Lauroko Jaia ospatu dugu ekainaren 6an
8 de ekaina de 2026
Sarituak, EHUko Ekonomia Olinpiadan