Matrikulazio ofizialeko epeei begira, Ikastolara bisitak antolatu ditugu, urtero egiten dugunez, gure Hezkuntza Proiektua eta instalazioak ezagutu nahi badituzu: 2023an jaiotako umea baduzu: oraindik ez baduzu egin, jar zaitez gurekin kontaktuan, azaroan hasiko baitira ate-irekietako bisitak. IKUS HEMEN. DBHko proiektua ezagutu nahi baduzu: abenduaren 17rako bisita bat antolatu dugu Bigarren Hezkuntzako proiektua eta instalazioak ezagutu...Read More
Urtero bezala, eta etapa guztietan egiten ohi dugunez, azaroaren 13an Lehen Hezkuntzako ebakuazio-simulakroa burutu dugu. Aurreko egunetan, prestakuntza bereazia jaso zuten ikasleek bete beharreko jarraibideak berrikusiz: zer egin gelatik irtetean, nola irten pasabideetatik, nora joan, zenbaketa, etab. Ederto egin dute denek, eraikineko ikasle eta pertsona guztiak Lehen Hezkuntzako jolastoki handira irtenaz. Zorionak!Read More
Haur Hezkuntzako 4 urteko ikasleak ikerketa lanetan aritu izan dira egunotan zentzumenak landuz: esku, begi, aho eta belarriak martxan, material ezberdinak erabili eta maneiatu dituzte euren zentzumenek sorrarazitako sentsazioak eta hiztegia ikasketa esanguratsuaren bidez landuz.Read More
Haur Hezkuntzako erronka berriei hoberen erantzuteko gune berri bat sortu dugu familiak orientatzeko eta esperientziak trukatzeko. Larunbata goiz batez, azaroaren 23an, Haur Hezkuntzako familiak topaketa batean batu nahi ditugu ondoko programarekin: 10:00: Haur Hezkuntzako zuzendariaren aurkezpena.10:05: Garapenean lagunduz, María Bonales.10:45: Irakurketa-idazketa, Pedro Argaluza.11:25: Errespetuzko hazkuntza, Naiara Mandaluniz.12:10: Kafea.12:30: Mahai-ingurua / Galderak.13:15: Agurra. Etapa erabakigarri honetan...Read More
Urriaren 29an, bigarren Batxilergoko ikasleak lan-merkatuari buruz aritu izan ziren Ikastolako Orientabide Profesionalaren Planaren barruan. Horretarako, beste urte batez, Iñigo Ochandiano Aguirre bertaratu zitzaigun, Lauroko ikasle-ohi eta gurasoa, eta Campo&Ochandiano-ko zuzendaria. Giza-baliabideen arloko aholkularitzan aitzindaria den enpresa honen funtzio nagusien artean, pertsonen hautatze prozesu masiboak egitea dago. Beraz, Iñigok bere ezagutza eta esperientziak hurbildu dizkie...Read More
Batxiler 1. mailako ikasleek, Euskara eta Literatura ikasgaian, Gabriel Aresti idazlea eta Bilbo hiria aztertu dute hiriburuan ibilbide bat eginez. Jarduera honetan Bilboko historia eta Arestiren lana uztartu dituzte, euskal nortasunean eta frankismoaren garaiko giroan sakonduz: Bilboko eraldaketa prozesuak, frankismoaren osteko Bilbo, euskal kulturaren susperraldia, garai horretako ideologia talkak, nazionalismoa eta Sabino Arana, langileak eta...Read More
Urtero bezala, Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetako gurasoek hitzaldia izan dute zibersegurtasunaren inguruko gaiak jorratzeko, bai eta 5. mailako ikasleek ere. Hizlaria, Igor Gaminde, “Pantallas amigas”eko kidea. Gurasoen saioetan tratatu dituen gaiak izan ziren: zibersegurtasun, pribatasun eta identitate digitala, bideo-jokoak eta sare-sozialak, noiz erosi baliabide eta gailu teknologikoak, arautegi legala edota penala baliabide...Read More
Jon Gerediaga Goitia, Lauroko ikasle-ohia eta egun irakaslea Bigarren Hezkuntzan, euskarazko 2024 Euskadi Literatura Saria izan da Zeru-lurren liburua (Elkar) lanarekin, bere zazpigarren poesia liburua. Tarte bat topatu dute Naia Puentes Ruiz eta Elaia García Madroñal bere ikasleek solasaldi baterako, Batxiler aurreko lorategian, Jonen esanetan, ikasle zenean landatu zituzten zuhaitzen artean. Eskerrik asko eta zorionak,...Read More
Batxiler 1eko ikasleekin izan dugu gaur Xabier Madariaga Idirin kazetaria, KUKULUMENDI hitzaldien aurtengo lehen saioan. Jerusalem-etik etorri berri, Xabierrek, ikastolako ikasle-ohiak eta gurasoak, Palestina-Israel gatazkaren historiaren laburpen bat egin du eta kazetariaren lanbideaz aritu izan da, Naia Puentes Ruiz eta Peru Laskurain Barandiaran ikasleek gidatu duten saioan. Aurreko ikasturtean, urriaren 7aren ostean, Ikastolan izan genuen...Read More
Urriaren 3an KOOPERATIBEN GOREN KONTSEILUAK aitortza erakutsi zien mende erdi baino gehiago daramaten hogeita hamar euskal enpresa kooperatibori, euren artean, Lauro Ikastola. Kooperatibaren Presidentea, Xabier Manterola, eta Idoia Iruretagoiena, Ikastolako Zuzendari-Gerentea, Kooperatiben Kontseiluak mugimendu kooperatiboaren aitortza soziala handitzeko burutzen duen ekitaldi honetan izan ziren. Zorionak aitortutako kooperatiba guztiei ere! Egungo Kooperatiba osotzen dugunon aldetik, aitortza...Read More
A wonderful serenity has taken possession of my entire soul, like these sweet mornings of spring which I enjoy with my whole heart. I am alone, and feel the charm of existence.