Azaroaren 29an izan zen Bilbao Arenan Fair Saturday Event ekitaldia, Ei! Bilbao, FS ekimenari hasiera ematen diona, alegia. Aurreko bi urteetan bezala, Lehen Hezkuntzako Abesbatzak parte hartu zuen, Arhats Rekondok zuzendua, ekitaldi bikainean euren hare-alea jarriz. Zorionak egindako lanagatik!Read More
DBH 1. eta 2. mailako gurasoek orientabide hitzaldia izan zuten azaroaren 26an, Igor Gaminde Garridoren eskutik, hogei bat guraso bertaratu zirelarik. Gaiak izan ziren: zibersegurtasuna, pribatasun eta identitate digitala, bideo-jokoak eta sare-sozialak, noiz erosi baliabide eta gailu teknologikoak, arautegi legala edota penala baliabide teknologiko eta digitalen erabilera desegokien inguruan, zein da beharrezkoa dugun erabilera hezkuntzazko...Read More
Azaroaren 25ean, Emakumeen kontrako Indarkeria Desagertarazteko Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko, hainbat jarduera burutuko dira Ikastolan, egunean zehar, etapa guztietan. DBHko geletan proiektatuko den bideoa aurreratzen dizuegu:Read More
Azaroaren 23an, larunbatarekin, “Hezi eta Bizi” topaketen lehen edizioa buru genuen, arrakasta handiarekin. Familientzako antolatzen ditugun orientabide hitzaldiek garrantzia handia dute gurasoen eta Ikastolaren arteko lankidetza eta komunikazio giroa sortzeko, horrek eragin nabarmena izango baitu haurren garapen integralean. Ikasturtean zehar egiten ditugun hitzaldiak astean zehar, eta arratsaldez, izaten ohi dira, baina formato ezberdinak probatu nahaian...Read More
DBH 1. eta 2. mailako ikasleek eta Lehen Hezkuntzako 6. mailakoek emanaldi ederrak eskaini dizkiete euren ikaskideei Musikarien Eguna ospatzeko. Zorionak denoi egindako lanagatik!Read More
Azaroaren 21ean Juan Ignacio Perez Iglesias zientzialari, dibulgatzaile eta idazlea, eta egungo Eusko Jaurlaritzan Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua izan dugu 2. Batxilerreko ikasleekin KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz hitzaldi zikloan, “Ezagutzaren mugak (edo ezagutzaren behinbehinekotasunez)” titulupean. Ane Iriondo Diaz eta Ander Iturri Madariaga ikasleek aurkeztu eta gidatu duten hitzaldian, Juan Ignaciok ezagutzaren amaigabetasunari buruz...Read More
Azaroaren 18an, astelehena, DBH1.mailako ikasleek interneten arriskuak eta horren inguruko prebentzio gakoak landu zituzten Ertzaintzak emandako hitzaldiaren bitartez. Hitzaldiak bi atal nagusi izan zituen: alde batetik, chat ezberdinekin eta sare sozialekin lotutako arriskuak aztertzea; eta bestetik, haien erabilerarekin lotutako arazo eta delituak ezagutzea. Ertzaintzako espezialistak aplikazio ezberdinetan egin daitekeena eta ezin dena egin azaldu zuen,...Read More
Gure lau urteko gelako ikasleek Basajaunen gutuna jaso dute: Basajaun oso arduratuta dago gure inguruko basoetan egunero aurkitzen duen zaborrarekin. Bai gure baso zein ingurumena ez zaintzeak izan ditzakeen ondorio larriez ohartarazi nahi ditu Basajaunek. Gela guztietako ikasleak, irakasleak lagundurik, Haur Hezkuntzako eraikinaren ingurutik abiatu dira egoera zein den ikusi eta aztertzeko. Natura eta ingurumenaren...Read More
Gabon oporraldietarako kanpusak eskainiko ditu Behekosoloa Kiroldegiak, Lauro Ikastolako ikasle diren neska-mutilentzat zein kanpokoentzat ere, 3 eta 16 urte bitartekoentzat. Euskara eta ingelesa landu eta indartu nahi dutenentzat bai; eta kirola egin nahi dutenentzat, badaukagu eskaintza zabala: saskibaloia, futbola eta ur-poloa. Ondoko atalean duzue eskaintza eta izen-emate orria Lauroko bazkide ez direnentzako: SAKATU OPORRETAKO KANPUS...Read More
A wonderful serenity has taken possession of my entire soul, like these sweet mornings of spring which I enjoy with my whole heart. I am alone, and feel the charm of existence.