eu Admin.: 94 453 80 07 | Haur eta 1. Hezkuntza: 94 471 04 43 | 2. Hezkuntza: 94 471 04 44
eu Admin.: 94 453 80 07 | Haur eta 1. Hezkuntza: 94 471 04 43 | 2. Hezkuntza: 94 471 04 44

Category

Lauro Gaur
Urte hasieran izaten ohi den matrikulazio ofizialari begira, Ikastolara bisitak antolatu ditugu, urtero egiten dugunez, gure Hezkuntza Proiektua eta instalazioak ezagutu nahi badituzu: 2022an jaiotako umea baduzu: jar zaitez gurekin kontaktuan, azaroaren amaieran hasiko baititugu bisita hauek. IKUS HEMEN. DBHko proiektua ezagutu nahi baduzu: momentuz, bi bisita egun antolatu ditugu, abenduaren 12an eta urtarrilaren 16an,...
Read More
Udazken honetako giro oneko egunak baliatuz, Haur Hezkuntzako 4 urteko Ikasleek txangoa egin dute Ikastolaren inguruan, naturaz gozatzeko eta modu jostagarrian ikasteko. Gure ingurune-naturalak kanpora atera eta ikasteko aukera ezin hobeak eskaintzen dizkigu: zuhaitz mota ezberdinak, udazkenaren ezaugarriak, orain topa daitezkeen fruituak, abereak, eta zortea dugunean… animaliaren bat! Horrelako txangoek, eta hezkuntza-proiektuan txertatuta ditugun beste...
Read More
Etapako arduradun bat eta Orientazio Saileko bi arduradun izan ziren azaroaren 9an Euskalduna Jauregian burututako “Ikastetxe barruko eta kanpoko hezkuntza-bizikidetza” jardunaldian, Hezkuntza Sailak eta El Correo egunkariak sustatutako ekimena, hain zuzen. Ikastolak elkarbizitza alorrean dituen plan eta programen osogarri garrantzitsua dira bertan tratatutako gaiak: “Eskola bizikidetza eraikitzearen gaur egungo erronkak eta ongizate sozioemozionala” Mª José...
Read More
Gabon oporraldietarako kanpusak eskainiko ditu Behekosoloa Kiroldegiak, Lauro Ikastolako ikasle diren neska-mutilentzat zein kanpokoentzat ere, 3 eta 18 urte bitartekoentzat. Euskara eta ingelesa landu eta indartu nahi dutenentzat bai; eta kirola egin nahi dutenentzat, badaukagu eskaintza zabala: saskibaloia, futbola eta ur-poloa. Ondoko atalean duzue eskaintza eta izen-emate orria Lauroko bazkide ez direnentzako: SAKATU OPORRETAKO KANPUS...
Read More
Ikastolako jantoki zerbitzuko arduradunak ekimen berri batzuk definitzen hasi ziren aurreko ikasturtean, jardueran honetan gauzatu direnak, alegia: Hondakinen kudeaketa: Jaki (haragia eta arraina) eta jakiak ez diren hondakinak eliminatu: Mahaiaren zerbitzua amaitutakoan sortzen diren hondakinak ezabatzeko fasean, bi mota bereizten dira: batetik, elikagai galkorrak, haragia eta arraina esaterako; eta, bestetik, elikagaietatik kanpoko hondakinak. Sortutako hondakin-mota...
Read More
Asteburu honetan zabalduko da Igerilekuko ikustoki berria, urpoloko lehiaketak ikusteko. Kirol honek azken urteotan izan duen gorakada handiak ikusle ugari ekarri ditu, eta hobekuntza honekin gogoz animatzen jarraituko dutela ziur gaude. Anima ditzagun jokalariak errespetuz, eta euskaraz! Eskertuko dute! Oharra: Kontuan izan, mesedez, ikustokian ez dela jaki edota edaririk sartu eta kontsumitu behar.
Read More
Aldaketa guztiek alde positiboa dakarte eta pentsamolde horrekin ongietorria eman nahi diegu Jonan Pueyo eta Sergio Garciari denboraldi honetan Lauron. Lauro Ikastolako futbol arloan ia hogei urtez izan dugun Borja Gomezek kirol honetako koordinazioa utzi eta ibilbide berria hasiko du hemendik kanpo. Eskerrik asko Borja, eta zorte on zure etapa berrian. Futbol Koordinazio lanak hartzeko,...
Read More
Duela urteak, Hazparneko “Ursuia” ikastetxearekin truke kulturala burutzen dugu, helburu orokorra euskara eta euskal kulturaren transmisioa izanik. Aurten, trukeak atal ezberdinak izango ditu, azken jo-muga Herri-pastoral bat sortzea baita. Lehen atala hasi da urriaren 16an, Hondarribiko aterpetxean egingo duten egonaldia, Hazparneko ikaskideak ezagutu eta lanean hasi ahal izateko. Hasi da, beraz, ilusio handiz osotuko duten...
Read More
Thinking Football Film Festival, Athletic Club Fundazioak Sala BBKren laguntzarekin 2013 urtetik antolatzen duen zinema eta futbol jaialdia da, handituz joan dena eta munduko futbol- eta zinema-jaialdi garrantzitsuenetako bat bihurtu dena. DBH 4ko “Osasuna eta Kirola” jakintzagaian dauden ikasleak aurtengo irekiera saio berezian izan ziren, Nerea Diaz eta Aritz Treku irakasleak lagunduta. Trigar filma ikusteko...
Read More
Duela urte batzuk saskibaloi eta urpolo kiroletan kategoria nagusietako taldeak sortu ziren bezalaxe, aurten futboleko taldea osotu da, Lurralde kategorian, ikasle-ohi talde baten ekimenez. Taldeak urriaren 7an izango du bere lehen partida eta debut honetara etor zaitezten animatu nahi zaitugu, lehen aldiz baidauka Ikastolak futbol talde bat kategoria honetan. Animatu eta etorri!
Read More
1 19 20 21 22 23 41

Text Widget

A wonderful serenity has taken possession of my entire soul, like these sweet mornings of spring which I enjoy with my whole heart. I am alone, and feel the charm of existence.

Recent Articles

9 de ekaina de 2026
Jon Maguregi saritua “Pentsatzeko ipuinak” lehiaketan
8 de ekaina de 2026
Lauroko Jaia ospatu dugu ekainaren 6an
8 de ekaina de 2026
Sarituak, EHUko Ekonomia Olinpiadan