Apirilaren 9tik 13ra, Batxilerreko bost ikasle, Gorka Lozano irakasleak lagundurik, Weimarren (Alemania) Buchenwald-eko kontzentrazio-esparruan egin den euskal eta espainiar deportatuen omenezko ekitaldian parte hartu dute: Batxiler lehen mailako Maialen Begolain, Jon Beltrán, Nahia Del Río, Danel Otaolea eta Elaia Salinasek Weimar hiria eta Buchenwald kontzentrazio esparrua bisitatu dituzte, estatuko beste sei ikastetxeetako ikasleekin batera, “Amical...Read More
Martxoaren 18an, Batxiler lehen mailako Teknologia eta Ingenieritzako ikasleak BECera hurbildu ziren, Oihane Uriarte eta Aintzane Arteaga irakasleak lagundurik, FVEM-ek (Federación Vizcaína de Empresas del Metal) antolatutako INDUSTRIA ERRONKA EXPERIENCE VI.edizioan parte hartzera. Programa honekin Dibal eta Gamesa bisitatu dituzte gure ikasleek eta amaiera emateko, azken ekitaldian izan ziren Bizkaia osoko 800 ikasle baino gehiagorekin,...Read More
Maitasuna da Euskararen indargunerik handiena. Bihartik hasita, 15 egunez, 24 orduz, egun eta gau, euri eta eguzki, laino eta elur, hamaika zoro euskararen alde Euskal Herrian zehar korrika egiten etengabe ibiliko dira. Eta hori maitasun hutsa da. Azken datuek dioten bezala, maitasun horrengatik, atxikimenduagatik, erabiltzen dugu egoerak uzten digun baino euskara gehiago. Hala ere, Sisiforen...Read More
Martxoaren 13an Euskadiko Filosofia Olinpiadako Finala izan da Gasteizen Eusko Jaurlaritzaren egoitzan. Informatu genuenez, Batxilerreko hamaika ikaslek parte hartu dute aurten, iruzkin modalitatean, “Eromena” gaia jorratuz. Finalerako, bi ikasle sailkatu ziren, Eunate Krutxaga eta Olaia Olivas, eta talde osoak lagundu zituen Gasteizera, Iñigo Martinez Peña irakasleak lagundurik. Olaiak hirugarren egin zuen azken sailkapenean bere lana...Read More
Itzuli dira Angoulêmen egondako DBH 2ko ikasleak. Esperientzia bikaina izan da eta oroitzapen zoragarria gordeko dute. Truke honen bigarren zatia maiatzean izango da, hango ikasleak gurera datozenean.Read More
Batzar Nagusiak Kontseilu Errektorearen zatikako berriztapena burutu zuen eta organoaren lehen bileran kargoak izendatu dira, hauexe izanik: Presidentea: Xabier Manterola.Presidenteordea: Olatz IbarretxeDiruzaina: Aitzol Llona.Idazkaria: Goiuria LauriaRead More
Eusko Jaurlaritzako matrikula ofizialerako epea martxoaren 16tik 27ra izango da: IKUSI HEMEN. Matrikula bi modutara egin daiteke: ON-LINE HEZKUNTZAKO PLATAFORMAN: esteka, erabilgarri martxoaren 16tik aurrera KLIKATU HEMEN. IKASTOLAN BERTARATUTA, Idazkaritza Nagusian, prozedura on-line izanik ere Hezkuntza plataforman. Batxilerreko eraikina, ondoko lanegun eta ordutegian: EGUTEGIAORDUTEGIAMartxoak 16-278:35 – 14:00 eta 15:00 – 17:00 Gure Batxilerreko instalazioak eta...Read More
Martxoaren 12an Illes Balears-eko Kooperatibetako ordezkari eta arduradunak etorri zaizkigu bisitan gure proiektua ezagutzeko, KONFEKOOPen eskutik. Kooperatiben Konfederaziotik Beñat Azurmendik lagunduta, eta Joan Manel Munet Uctaib-ko presidentea buru zutela, hamabi pertsona hurbildu zaizkigu eta interes handiarekin jarraitu dituzte Zuzendaritza Talde, arduradun zein ikasleen azalpenak: Batxilerrean, Zuzendariek azaldutako proiektuaren oinarriaz gain, zazpi ikasle izan dira euren...Read More
Batxilerreko hamar ikasle aurkeztu ziren Agora Elkarteak antolatzen duen Euskadiko Filosofia Olinpiadara eta bi sailkatu dira Finalerako: Eunate Krutxaga GomezOlaia Olivas Resano Iruzkin modalitatean egindako lanekin izango dira Gasteizen, “Eromena” gaia jorratuz, datorren martxoaren 13an, eta bertan jakinaraziko dira sariak Zorionak, eta gora Filosofia!Read More
Martxoaren 3an, “KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz” hitzaldi programaren ikasturteko azken saioa izan dute Batxiler lehen mailako ikasleek. “Ekintzailetza” gaia jorratu dute Alatz Bilbaok eta Jon Uriartek, Nutsa Takadze, Niko Mies, Markel Minetti eta Maider Lasa ikasleek gidatu duten saioan. Alatz, Mungiko “Bakea” jatetxeko sortzailea da, oraintsu Michelin Izarra lortu duena, bere proiektu oso bereziarekin:...Read More
A wonderful serenity has taken possession of my entire soul, like these sweet mornings of spring which I enjoy with my whole heart. I am alone, and feel the charm of existence.