Ikasturte honetan Batxiler 1. mailan dagoen Aimar Intxausti Aragonesek Bilboko Udalketxeak ematen duen Ikasle Bikainentzako Casilda Iturrizar Andrea ikasketa-beka irabazi du. Zorionak! Aimarrek bere familia eta Ikastolako Zuzendari Pedagogikoak lagunduta hartu zuen saria. Laguntza hauetara aurkezteko arauak definitutako DBH 3ko bost jakintzagaietako emaitzak kontuan hartzen dira bai eta Udaletxeak berak antolatzen dituen frogak ere, Ingeniaritza...Read More
Lehen Hezkuntzako ohiko hiruhileko Txapelketaren Finala burutu da abenduaren 19. Bosgarren eta seigarren mailako ikasleek hartzen dute parte, boluntarioki, jolastorduetan, eta opor aurretik, azken txanpa izan da. Ikasle askok jarritu dute finala, zeinetan Eriz Iturrizaga (5.D gela) eta Paul Aurrekoetxea (6.E gela) aritu izan diren. Zorionak Pauli lortutako garaipenagatik. Gabonetako jaialdian hartu du bere saria.Read More
San Tomas azoka izan dugu Lehen Hezkuntzako 2. mailan. Bikain antolatu eta kudeatutako azoka izan da: ikasle eta irakasleek egunak eman dituzte zapiak prestatzen, produktuak erabakitzen eta etxetik ekartzen, postuak atontzen,… lan bikaina egin dute! Bezero andana hurbildu da, Lehen Hezkuntzako 1., 3. eta 4. mailako ikasle guztiak! Ez dago horrela ikasi eta neguari ongi...Read More
Opor aurreko azken egun hauetan, Lehen Hezkuntzako 3. zikloak “Gela berdeenari I. sariak” banatu ditugu, hau da, lehen hiruhilekoari dagozkionak. Urria, azaro eta abenduan goizeko hamaiketakoan elikatze osasungarri eta jasangarritasunaren alde adierazitako konpromisoagatik banatzen da sari hau, fruta gehien jan eta hondakin gutxien sortzen duen gelari, hain zuzen. Hiruhilean zehar, ikasleek datu bilketa egiten dute sariek...Read More
Abenduaren 12an Irune Salcedo Roquek 24-25 Batxiler Sari berezia hartu zuen, Euskadiko beste 16 ikasleekin batera. Eusko Jaurlaritzako Lakuako egoitzan Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak sariak banatu zituen, Irune laugarrena izan zelarik, eta nesketatik lehena. Irune, bere familiaz gain, Nerea Loidi eta Mikel Gorostidi Batxilerreko zuzendari eta koordinatzaileaz lagundurik bertaratu zen. Eusko Jaurlaritzaren Batxilergoko Sari Bereziak...Read More
Ate irekietako jardunaldiak antolatzen ditugu gure Bigarren Hezkuntzako proiektua ezagutzeko, zeinetara ikaslearekin batera etor zaitezketen. Abenduaren 16 eta urtarrilaren 27rako bisitaldiak antolatu ditugu familia eta ikasle interesatuak Ikastolara etorri eta Bigarren Hezkuntzako Lauro Ikastolako Proiektua eta arlo berezi batzuk hurbiletik ezagutu ahal izateko. Interesa baduzu, jar zaitez gurekin kontaktuan eta zuen beharrizanetara ere moldatuko gara...Read More
Abenduaren 1etik 4ra bitartean, DBH1.mailako ikasleek interneten arriskuak eta horren inguruko prebentzio gakoak landu dituzte Ertzaintzak emandako hitzaldietan: teknologien erabilera osasuntsu eta segurua sustatzeko tailerra izan da. Hitzaldiak bi atal nagusi izan dituzte: alde batetik, chat ezberdinekin eta sare sozialekin lotutako arriskuak aztertzea; eta bestetik, haien erabilerarekin lotutako arazo eta delituak ezagutzea. Ertzaintzako espezialistak aplikazio...Read More
Abenduaren 5ean Ikastolako guraso boluntarioak Batxiler 2. mailako ikasleekin izan dira euren ikasketa eta bereziki ibilbide profesionalak azaltzen, ikasleei laster hartu beharreko erabakietan laguntzeko asmoz. Aurtengo Batxilerreko Orientabide Planean parte hartu izan duten gurasoak izan dira: Ingenieritza industriala: Alex Belaustegi. Telekomunikazioa: María Penilla ADE: Pedro Loidi Zuzenbide ekonomikoa: Mikel Mendiola Kazetaritza: Aitzol Zubizarreta Psikologia-Magisteritza: Jon Andoni...Read More
Gogotsu grabatu dute 4 eta 5 urteko ikasleek “Ikusi Mendizaleak” bideoa Euskararen Nazioarteko Eguna denekin partekatzeko. Argi dugu gure hizkuntzarekiko konpromezua ez dela egun batekoa, egunerokoa baizik, betiko abestiak atzokoak, gaurkoak eta biharkoak ere diren moduan. Gure hizkuntza, gure nortasuna, gure etorkizunaRead More
AEFAMEK (Asociacion de Empresas Familiares de Euskadi) antolatutako “Familia-enpresa Ikasgeletan” programa ekintzailetzailearen barne, Gizarte Zientzietako Ekonomia ikasgaiko Batxiler 1eko ikasleek Mungiako Arteche bisitatu dute. Programa honek, Euskadiko hiru lurraldeetako familia-enpresa liderrak biltzen ditu bere jarduera-sektore guztietan. Irteeran, ikasleek elkarteko enpresaburu familiarren hitzaldia entzuteko aukera izan dute: Alex Arteche, enpresako zuzendaria eta Ikastolako guraso izandakoa; Gaizka...Read More
A wonderful serenity has taken possession of my entire soul, like these sweet mornings of spring which I enjoy with my whole heart. I am alone, and feel the charm of existence.