eu Admin.: 94 453 80 07 | Haur eta 1. Hezkuntza: 94 471 04 43 | 2. Hezkuntza: 94 471 04 44
eu Admin.: 94 453 80 07 | Haur eta 1. Hezkuntza: 94 471 04 43 | 2. Hezkuntza: 94 471 04 44

Category

Lauro Gaur
Gabonetako kontzertua izan dugu Haur Hezkuntzan eta maila guztietako ikasleek musikaz gozatu ahal izan dute. Auditorium-era abiatu dira goizez, txandaka, eta musikariek, ikastolako ikasle-ohi eta guraso, eta Bilboko Orkestra Sinfonikoko partaide direnak, kontzertu bikaina eskaini diete Gabon kantak interpretatuz, bestelako musika piezekin batera. Ikasleak abestera ere animatu dira! Eskerrik asko, eta gora musika!
Read More
Lehen Hezkuntzako bigarren zikloan bideoak osotu dituzte ikasleek ekarritako argazkiekin, aurtengo EiTB Maratoiaren ekimenean parte hartzeko: Alzheimer gaixotasuna dutenentzako elkartasuna sustatzeko eta ikerketak bultzatzeko. Ikusi bideoa, disfrutatu, eta “ez ditzagun bizipen hauek inoiz ahaztu”! EiTBko ekimenean parte hartu nahi baduzue IKUSI HEMEN
Read More
Abenduaren 3an, Idoia Iruretagoiena Valle Ikastolako zuzendari-gerentea, Eusko Ikastola Batzaren (EIB) Presidentea den aldetik, Eusko Legebiltzarrean izan zen etorkizuneko euskal hezkuntza-sistemari buruz EIBren ikuspuntua azalduz, erakunde honetan batzen diren Ikastolen ibilbide eta esperientziaren printzipio eta oinarri nagusienetatik, lege berriaren hausnarketan eta etorkizuneko hezkuntzan ekarpenak egiteko asmoz. EIB Elkarteak, egun, 11.000 ikasletik gora eta 1.000 pertsonek...
Read More
Haur Hezkuntzako ikasle eta irakasleek, euren ahotsa jarriz, bideoa grabatu dute aurtengo EiTB Maratoiaren ekimenean parte hartzeko: Alzheimer gaixotasuna dutenentzako elkartasuna sustatzeko eta ikerketak bultzatzeko. Ikusi bideoa, disfrutatu, eta ekimenean parte hartu nahi baduzue IKUSI HEMEN
Read More
Orientabide Planaren barruan burutzen ditugun ekitaldien artean, azaroaren 29 eta abenduaren 3aren bitartean orientazio profesionalari bideratutako bi jarduera burutu ditugu Batxiler 2. mailako ikasleekin: Azaroaren 30ean, “lan merkatuko informazioaren erabilera” arloa lantzeko, Iñigo Ochandiano izan genuen geure ikasleei merkatu laboralaren inguruko hitzaldia ematen. Campo & Ochandiano, giza baliabideen arloko aholkularitza konpania independientea da. Bereziki hautatze...
Read More
Asteburu honetan Lauron jokatu diren saskibaloi partidetan, jokalariek bat egin dute azaroaren 25eko egunaren erreibindikazioarekin, emakumenganako indarkeriaren kontra. Lehen Hezkuntzan sortu eta ikasleekin landutako materiala baliatuz, Euskadiko biolentziaren datuak hain zuzen, jokalariek eurena egin zute aldarrikapena.
Read More
Azaroaren 25ean “KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz” hitzaldi programaren aurtengo bigarren saioa izan dugu Ikastolan: lehen mailako ikasleak presentzialki; eta bigarrenekoak, streaming bidez gelan zeudela, aurreko urtean ezin izan baitzen saio hau burutu. Hitzaldietako programa hau, Batxilerreko Orientazio akademiko-profesionaleko Planaren parte da, “INSPIRATU besteekin” atalean. Eneko Knörr eta Jon Uriarte izan ditugu “Ekintzailetza” gaia jorratuz,...
Read More
Azaroaren 25ean, osteguna, Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunean, Ikastolan hainbat ekimen antolatuko ditugu etapa guztietan urteroko SENTSIBILIZAZIO lanarekin jarraitzeko eta ikasleen artean zein helduen artean berdintasuna, errespetua eta askatasuna sustatzeko. Emakumeen kontrako edozein indarkerien aurkako sinboloa den puntu lila oinarri hartuta, azaroaren 25ean, osteguna, kolore moreko arroparen batekin janztea proposatzen dizuegu, horretara, genero berdintasuna aldarrikatu eta...
Read More
Ikastolako etapa guztietan batutako elikagaiak azaroaren 16an batu dituzte Elikagaien Bankuko arduradunek eta honako idatzia helarazi digute: Queremos agradecer LAURO IKASTOLA, la entrega realizada en el mes de NOVIEMBRE, gracias a la cual hemos recibido 2.427 kgs. de alimentos de primera necesidad. (…) Estos alimentos  contribuirán a cumplir los objetivos marcados y repartir gratuitamente 4.353 toneladas...
Read More
Azaroaren 10etik 12ra bitartean janari bilketa burutuko da Ikastolan Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin kolaboratuz. Bi ekimen burutuko ditugu: elikagaien bilketa Ikastolako etapa guztietan eta DBHko 4. mailako eta Batxilergoko ikasleen, irakasleen eta familien parte hartzea bultzatu saltokietan antolatutako Elikagaien Bilketa Nagusian. Bi ekimen hauek Lauro Ikastolako 2030 Agenda-planean txertatuta daude Garapen Jasangarrirako 2. Helburuan: GOSERIK EZIZATEA....
Read More
1 35 36 37 38 39 41

Text Widget

A wonderful serenity has taken possession of my entire soul, like these sweet mornings of spring which I enjoy with my whole heart. I am alone, and feel the charm of existence.

Recent Articles

9 de ekaina de 2026
Jon Maguregi saritua “Pentsatzeko ipuinak” lehiaketan
8 de ekaina de 2026
Lauroko Jaia ospatu dugu ekainaren 6an
8 de ekaina de 2026
Sarituak, EHUko Ekonomia Olinpiadan