Liburu, baliabide eta materialen zirkularrak dagoeneko bidali ditugu. Hala ere, kontuan izan dokumentu hauek webgunean ere badituzuela: FAMILIAK – IKASTURTEKO ZEHAZTASUNAK – LIBURUAK ETA TIK BALIABIDEAK. Hemen aurreratzen dizkizuegu, baita ere, “Urteko Programaketa 21/22” dokumentuak, webgunean ere eskuragarri: FAMILIA ETA IKASLEEN GUNEA – ARGITALPENAK- PROGRAMAKETA OROKORRA. Aurten, argitalpen honen paperezko alea irailean helaraziko dizuegu etxeetara,...Read More
Lehen Hezkuntzan azken hiruhilekoan 3. eta 4. mailetako ikasle eta irakasleek sortu eta landatutako “Tximeleta eta intsektuen oasia” guztiz loratuta dago uztailean. Hasieran landatutako loreez disfrutatu ahal izan zuten, baina uda bete-betean heldu zaigunean, ikasleek landatutako baso-lore haziak guztiz loratu dira. Disfrutatu bideoa!Read More
Ekainaren 29an Massachusetts Unibertsitatean Filosofia Doktorea eta pentsamenduaren metodologian nazioarteko aditua den Robert Swartz Lauro Ikastolan ospatu den ekitaldian parte hartu du Ikastolako arduradunei Thinking Based Learning –TBL ikastetxea izateko prozedura bete duela egiaztatzen duen agiria emanez. “Thinking Based Learning- Pentsamendu Trebetasunak” metodologia aplikatzeak pentsamendu trebetasunak kurrikuluaren edukietan uztartzean datza, ikasleak pentsalari eraginkorrak izan daitezen...Read More
Gure DBH 4ko ikasleek ondo dakite zer gertatu zaien uso hauei! Ozeano Atlantikoan izan diren azken ekaitzen ondorioz, Portugalen ospatzen ari ziren lehiaketa batean, hainbeste uso galdu egin ziren eta bertako arduradunak bila dabiltza. Hara non agertu den bat! Ikastolan! DBH 4ko ikasleei bitxia egingo zaie honen berri izatea, aurten, Gizarte jakintzagaian, Lehen eta Bigarren...Read More
EA 2030 Planean jasangarritasunaren inguruan orain arte egindako lanez gain, Lauro Ikastola BBK Kuna 2030 Kideak sarearen parte izango da, Bizkaian Garapen Jasangarritako Helburuak (GJH) lortzeko 83 erakunde batzen dituena, alegia. BBK-k bere ibilbide-orrian du helburu horiek lortzea Bizkaiaren etorkizuneko erronkei hoberen erantzuteko: BBK Kuna 2030 Kideak sektore anitzeko aliantza izango da lankidetza eta berrikuntza...Read More
Lauro Ikastolan Garapen Iraunkorrerako Helburuak lantzen jarraitzen dugu. Horrela, EA 2030 proiektuaren barne, jasangarritasunaren alde eta ingurumen hezkuntza lantzeko Ikastolan egindako ekintza ugari azaltzen dituen bideoa ikusi daiteke esteka honetan. Eskerrik asko jarduera hauetan parte hartu eta lagundu duzuon guztioi! Disfrutatu, eta hartu indarra datorren urtean gehiago eta hobeak izan daitezen!Read More
Oporretan gaudela, gure ikasleek pantailak ohi baino sarriago ikusten dituztela badakigu. Horregatik, opor hasieran egonda, Ikastolatik euskaraz zer eta nola ikusi erakutsi nahi dizuegu, hemen edo kanpoan egonda, klik batera izateko. EITBk EITB nahieran aplikazioa berritu du eta bertan modu erraz-errazean edukietara sartzeko aukera ematen digu. Hauek, estekak: ANDROID, IOS. Bertan, haurrentzako atal berezia dago. Gainera, ikusitakoa jarraitzen ikusteko...Read More
Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko mailetan, ikasturtea agurtu eta udako opor onak opatzeko bideoak egin dituzte. Azken hiruhilekoan burututako proiektuen gaiak baliatuz, bideo bana grabatu dute, ikasleak eurek protagonista osoak izanik. Eskerrik asko denoi, eta opor onak izan!Read More
Ekainaren 11n, Rubik Kuboko Txapelketaren Finala ospatu zen Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan, streaming bidez gela guztiek ikusi ahal izateko. Txapelketa hau bai bigarren zein hirugarren hiruhilekoetan ospatu dira, formato ezberdinekin, baina biak itzelezko arrakastarekin: azken hiruhilekoan jolastorduetan ospatu da, ikasleen %33ko partaidetzarekin. Ondoan duzue zikloko irabazleen koadroa, mailaz-mailako irabazleekin. Finalean, maila bakoitzeko irabazleek hartu zuen...Read More
A wonderful serenity has taken possession of my entire soul, like these sweet mornings of spring which I enjoy with my whole heart. I am alone, and feel the charm of existence.