eu Admin.: 94 453 80 07 | Haur eta 1. Hezkuntza: 94 471 04 43 | 2. Hezkuntza: 94 471 04 44
eu Admin.: 94 453 80 07 | Haur eta 1. Hezkuntza: 94 471 04 43 | 2. Hezkuntza: 94 471 04 44

Category

Lauro Gaur
Irune Salcedo Roque ikasleak 2024-2025 ikasturteari dagokion Batxilergoko Sari berezia lortu du, ikasturte horretan Batxilergoko ikasketak amaitu dituzten ikasleei zuzendutakoa, alegia. Ebazpena uztailean argitaratu zuen Hezkuntza Politiketako sailburuordeak. Zorionak Irune!
Read More
Laugarren urtez, Lauro Ikastolako USaP azterketako notak goraka egin du eta 7,7koa izan da, gure ikasleen azken hamazazpi urteetako 7tik gorako batezbestekoa konfirmatuz. Kontuan izan behar da ikasleen %95 aurkeztu dela ohiko deialdian, azken hamar urteetako mediaren %89aren gainetik. USaP frogako azterketen egituran aldaketak egon dira, gaitasunetarantz bideratutako galderek indar hartu dutelarik. Dirudienez, horrek eragina...
Read More
Kontseilu Errektoreak, uztaileko bileran, hurrengo ikasturterako aurrekontuak, hilerokoak eta ekarpenak onartu zituen. Ikasturte honetan hilerokoa murriztuko dugu; izan ere, Eusko Jaurlaritzak finantziazioa handitzea aurreikusten du Aholkulariaren/Orientatzailearen partidetan eta irakasle ez direnen moduluan. Aurrekontuei, inbertsioei eta hileroko eta ekarpenen xehetasunei buruzko informazio guztia familien atal pribatuan duzue, KOOPERATIBA atalean.
Read More
Hemen aurreratzen dizkizuegu “Urteko Programaketa 25/26” dokumentuak, atal pribatuan ere eskuragarri: FAMILIA ETA IKASLEEN GUNEA – ARGITALPENAK – PROGRAMAKETA OROKORRA. Argitalpen honen inprimatutako alea iraileko lehen eskola egunetan helaraziko dizuegu seme-alaben bidez. Haur eta Lehen Hezkuntza DBH eta Batxiler Kontuan izan edukirik gehienak dagoeneko eskuragarri dituzuela webgunean, eta ikasturtea hasi eta egokiketa edota zuzenketak egonez...
Read More
Ekaineko azken egunetan burutu dute Batxiler 1. mailako ikasleek “LauroLan” programa, hau da, lan-merkatu eta lanbide ezberdinetara hurbiltzeko ekimena Orientabide Akademiko eta Profesionalaren barruan. Ikasleek borondatez eman dute izena programa honetan eta Ikastolako gurasoen artean boluntarioak eskatu ditugu euren enpresak eta lanbideak zuzenean ezagutzeko. Hona hemen aurten parte hartu duten enpresen zerrenda: Asociación Bizgarri Auren auditores BFA...
Read More
Amaia Cirarda Torrealdayk, Lehen Hezkuntza 6. mailako ikasleak, «BizkaIdatz Txikia» haur eta gazteentzako literatura-lehiaketaren hamaikagarren edizioan saritua izan da. Haur kategoria II. taldean, Borja Alonso Vaamonderen «Zuhaitzaren desira» kontakizunari emandako jarraipena idatzi du Amaiak saria lortuz. Zorionak!
Read More
Ekainaren 14an Bilboko Bidebarrietako liburutegian banatu dira Fair Saturday fundazioak antolatutako “Pentsatzek ipuinak” literatur lehiaketaren sariak. Haur eta Gazteei zuzendutako VIII. edizio honetan, Bizkaia osoko 25 ikastetxek eta 1.100etik gora ikaslek hartu dute parte lau kategoria ezberdinetan. Lehen kategorian, Lauro Ikastolako 4. mailako bi ikasle izan dira sarituak “Bakardadea” gai jorratuz: Ian Orio Arnaiz eta...
Read More
Ekainaren 7an Lauro Ikastolako Jaia ospatu genuen DBH 4ko ikasle eta gurasoen laguntzaz, Ikastolako arduradunek kudeatutako jardunaldian. Ohi denez, denetariko jarduerak izan genituen: tailerrak, kirolak, auto elektrikoetan ibiltzeko aukera, dantzaldi eta erromeria, zozketak, bingo-musikala, eta beste hainbeste. Familien atal pribatuan hainbeste argazki igo ditugu eta hemen duzue laburpen-bideo bat. Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi,...
Read More
Gure 5 urteko ikasleak proiektu berezi eta zirraragarri batean protagonista izan dira ikasturte honetan ere, baratza eta oilotegian bertako animalia eta landareekin bizikidetzan.Azken hilabetean baratzeko eta oilotegiko hesia egokitzen aritu dira, haien arteko elkarlana eta koordinazioa ezinbestekoak izan direlarik lan horietan.Beste alde batetik, Sebastian oilarra eta Klementina eta Anastasia oiloek errundako arrautzak jaso, zaindu eta...
Read More
Ekaineko azken egun lektiboetan, azken ebaluaketan ikasturtea gainditu duten ikasleentzat, jarduera eta ikastaro bereziak antolatzen ditugu. Aurten: Lehen laguntzak eta desfibriladore automatikoa. Praktikak Haur edo Lehen Hezkuntzan. Laguntza eta akonpainamendua Gurena nagusien etxean. Euskara eta Ingeles tituluak lortzeko ikastaro trinkoa. Monitore-laguntzaile eskola kirolerako. Antolatutako jarduerak kurrikuluaren osagarri garrantzitsua dira, bai eta ikasleen konpetentzien errefortzua ere,...
Read More
1 6 7 8 9 10 41

Text Widget

A wonderful serenity has taken possession of my entire soul, like these sweet mornings of spring which I enjoy with my whole heart. I am alone, and feel the charm of existence.

Recent Articles

9 de ekaina de 2026
Jon Maguregi saritua “Pentsatzeko ipuinak” lehiaketan
8 de ekaina de 2026
Lauroko Jaia ospatu dugu ekainaren 6an
8 de ekaina de 2026
Sarituak, EHUko Ekonomia Olinpiadan