Ikasturte honetan JAKIUNDE Zientzia, Arte eta Letren Akademiak antolatzen duen JakinMina programan parte hartu duten ikasleek aitorpen agiri ofiziala hartu dute. Ikasleak Bizkaiako Foru Aldundiaren egoitzara hurbildu dira, Asier Etxebarrieta DBHko arduradunak lagundurik, eta Elixabete Etxanobe Landajuela Ahaldun Nagusiak eman dizkie agirok. Jakiundek, Zientzia, Arte eta Letren Akademiak, JAKIN-MINA programa eskaintzen die DBH 4ko ikasleei...Read More
DBH 3 eta 4ko ikasleek, Ikerketa Faktoria jakintzagaikoak hain zuzen, Zientzia Azoka burutu dute egunotan etapako Auditorium-ean. Hamabi lan-taldek proiektu bana aurkeztu diete hurbildu diren lehen zikloko ikaskide eta irakasleei: garbiketa produktuen inguruak eta Ilargi edota Marten bizitzearen ingurukoak izan dira bereziki.Read More
Maiatzaren 28ko Eskola Kontseiluaren batzarrean 25/26 ikasturteko eskola-egutegia onartu da, Eusko Jaurlaritzaren bestelako jarraibiderik jaso ezean. Ikasturtea irailaren 9an hasiko da etapa guztietan, eta ekainaren 19an bukatu. Ikasturteko jai-egunak ondokoak izango dira: Urriak 31: Domu Santu jai-eguna. Abenduak 8-9: Inmaculada eguna eta zubia. Abenduak 23: azken klase eguna Gabonetako opor aurretik. Urtarrilak 8: lehen klase...Read More
DBH 4ko ikasleek aukera paregabea izan dute memoria historikoa lantzeko Gizarte-Historia jakintzagaian: ikastolako irakasle den Unai Eguia eta Lauroko guraso izandako Anton Gandariasen eskutik hitzaldi-tailer bat burutu dute Anjel Lekuona euskal errepublikarraren istorioari jarraituz. Aurrekoetan informatu izan dugunez, Unai Eguiak liburua bat argitaratu berri du II. Gerrate Mundialean nazien konzentrazio ezparruetan egon edota hildako euskal...Read More
Lauro Ikastolaren konpromesua elikadura eta heziketa osasuntsuarekiko sendoa da eta gaur egun Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta NAOSek (Nutrición, Actividad física y Prevención de la Obesidad) zehazten dituen irizpideak %100 betetzen ditu. Eskubide Sozial, Kontsumo eta Agenda 2030 Ministerioak sustatuta, maiatzean ministro kontseiluak eskola-jantoki Osasungarri eta Jasangarrien Errege Dekretua onartu du eta arautegi berria urtebete...Read More
Maiatzaren 25ean, igandez, Greenpower auto-elektrikoen lasterketan parte hartu genuen Barakaldon, GOBLIN kategorian, hau da, Lehen Hezkuntzako autoekin. Formulauro eta Geldiezinak taldeentzat ikasturteko bigarren lasterketa izan da. Ikasleak primeran aritu ziren antolaketan, autoen prestaketan eta aurreko lasterketan izandako arazo teknikoak gaindituta zeudela erakutsi zuten. Eskerrik asko parte hartu zuten guztioi: familiei, euren parte-hartze gabe ezinezkoa baita...Read More
Batxiler 2. mailako ohiko ebaluazioa amaituta, Ohorezko Matrikula eta Bikaintasun agiriak banatu dituzte Zuzendari Pedagogikoak, Batxilerrekoak, tutoreek eta Orientabide arduradunak. Aurten, inoizko maila goreneko emaitza akademikodun ikasle kopurua izan dugu, eta sei Ohorezko Matrikula soilik esleitzea egokitzen bazaigu ere, Batxilerren 10eko media izan duten beste bi ikasle egon dira. Beraz, Ohorezko Matrikulak izan dira: Itsaso...Read More
Maiatzaren 16an ospatu dugu Ikastolako 47. belaunaldiaren agurra (2010-2025), euren guraso eta irakasleekin batera. Ikuskizunak agerraldi bikainak izan zituen, ikasleak benetako protagonistak izanik: musikariak eta abeslaria, abesbatza, poesia, hitzaldiak, dantzak,… Eta jarduna, dantza berezi batekin amaitu zen, ikasle eta gurasoak elkarrekin agertuz: soka-dantza bat izan genuen kultur transmisioa eta bizikidetza uztartuz. Eskerrik asko ere parte...Read More
Otsailean galdetegi bat bideratu genien Ikastolako familia guztiei, hausnarketa estrategikoko eta etorkizuneko erronken azterketako prozesuan parte hartzeko, familien ahotsa ere batuz. Ia 700 erantzun izan genituen eta guraso boluntarioek izena eman zuten erantzunetan oinarritutako focus group-etan parte hartzeko. Entzute-talde horiek maiatzaren 10ean, larunbatez, elkartu ditugu Ikastolan: guztira, hogei guraso izan ziren, boluntario eta Kontseilu Errektoreko...Read More
Maiatzaren 9an, 2025eko Olinpiada zientifikoetako eta Euskadiko Udaberriko Matematika Sariak banatu ziren UPV/EHUko kanpusean. Bertan izan ziren 2. Batxilerreko bi ikasle sarituak Euskadiko XX. Biologia Olinpiadan: Markel Torrell ikasleak 1. saria batu zuen eta Malen Bustamantek, 3.ena. Halaber, X. Udaberriko Matematika Lehiaketako sariak banatu ziren, eta hauetan irabazleak izan ziren: LH 4. mailan: Unai Erkoreka Marroquín...Read More
A wonderful serenity has taken possession of my entire soul, like these sweet mornings of spring which I enjoy with my whole heart. I am alone, and feel the charm of existence.