Mezu honekin batera Lauro ikastolak entitate moduan Euskaraldian parte hartzea erabaki dugula adierazi nahi dizuegu. Jakingo duzuen bezala, Euskaraldia herritarren hizkuntza-praktikak aktibatu eta euskararen erabilera handitzeko asmoa duen ariketa soziala da. Laugarren edizioa izango da aurtengoa, eta lehen aldiz, udaberrian egingo da: 2025eko maiatzaren 15etik 25era. Ikastolaren izaeran, euskararen biziberritzean zeresana eta zeregina daukagula uste...Read More
Musikariak Ikastetxean (NOLEGA) programaren barruan, urtarrilaren 16an Ikastolan izan dugu Ibai Osinaga musikaria. “Euskara laborategia” jakintzagaiko ikasleek aukera izan dute euskal musikaz zuzenean gozatzeko eta musika nola sortzen den esperientzia praktiko batean ezagutzeko. Euskal Kultura sustatzeko ekimen honek arrakasta handia du urtero. Espero dugu sortzaile bat edo beste animatzeko akuilua izatea!Read More
Batxiler 2. mailako Ibon Gangoiti, Aitzol Ranilla, Telmo Ausin eta Markel Cabo ikasleek Futbol Txapelketa bat antolatu dute jolastorduetarako. Abenduan Euskararen Egunean antolatutakoaren arrakasta ikusirik, ikasleek beste deialdi bat egitea erabaki dute. Ikaskideei, gelaz-gela azalpena eman diete, izena eman dezaten eta abenduan zehar ospatuko zela aurreikusi zuten. Antolaketa bikaina egin dute, faseak eta sailkapenak era...Read More
Valentziako koordinazio autonomikotik, Unesco Eskola Elkartuen Sarearen estatuko koordinazioarekin lankidetzan, DANAgatik kaltetuak izan diren pertsonei laguntza eskaintzeko funtsak biltzeko kanpaina solidarioa jarri dute abian. Lauro Ikastola Unesco Eskola Elkartuen parte izanik, kanpainia honetara atxikitu da, laguntza oro ezinbestekoa den une honetan garratzitsua baita kanal ofizialak eta seguruak erabiltzea laguntza ekonomikoak bideratzeko. Kanpainaren izena UN EURO...Read More
Urriaren 28 eta 29an Ortzadar S.M.ko Patricia Laca eta Sonia Hernandez hezitzaileak DBH lehen mailako ikasleekin lanean egon ziren IKT eta Zibererasoari buruzko tailerrak egiten. Jakin badakigu, gazteen artean IKT-en erabilpena oso hedatuta dagoela gaur egun eta ildo horretatik garrantzitsua da ikasleek IKT-ak zentzuz eta errespetuz erabiltzen ikastea, elkarbizitza positiborako araudi eta muga zehatzak barneratuz,...Read More
Ederra izan da goizean Lauro Ikastolan egin dugun Korrika Txikia, eraikinetik eraikinera, gure ikasleek Korrikaren lekukoa eramanez. Ekitaldi txiki batekin amaitu dugu, ikasle-aurkezleek alaiturik, eta Lauroko Korrikak omentzen dituen pertsonekin. Ikusi momentuz dugun bideo laburra. HARRO HERRI, KORRIKA!Read More
Aurten, Batxiler lehen eta bigarren mailetako zazpi ikaslek aurkeztu dituzte euren lanak Euskadiko Filosofia Olinpiada-n. “Zer da aisia” gaia jorratuz. Hiru sailkatu dira Euskadiko finalerako, Eibarren ospatuko dena, disertazioaren kategorian: lehen mailako Beñat Subinas Villanueva eta Garazi Ibaseta Azkorra; eta bigarren mailako Naroa Unzilla Higuero. Aurten, gainera, estatu mailako finalera helduz gero, Bilbon izango da....Read More
Hemen aurreratzen dizkizuegu “Urteko Programaketa 23/24” dokumentuak, webgunean ere eskuragarri: FAMILIA ETA IKASLEEN GUNEA – ARGITALPENAK- PROGRAMAKETA OROKORRA. Argitalpen honen paperezko alea irailean helaraziko dizuegu seme-alaben bidez. Haur eta Lehen Hezkuntza DBH eta Batxiler Ordainagiriari buruzko informazioa, ohi denez, webguneko atal pribatuan duzue: Kooperatiba-Ordainagiria. IDAZKARITZAKO UZTAILEKO ORDUTEGIAK: Idazkaritza Nagusia eta Zerbitzuak: uztailaren 3tik 14ra: 8:00-13:30...Read More
Lauro Ikastolako Lehen Hezkuntzako Abesbatzak “Bilboko Korala Gertutik” zikloan parte hartu du aurten, bertako talentua nabarmentzeko eta Bizkaian kultura sustatzeko helburua duen zikloan, hain zuzen. Bilboko Udalak eta Bilboko Koral Elkarteak zazpigarren aldiz jarraian berritu dute Bilboko Korala Gertutik zikloa eta maiatzean eta ekaina bitartean sei kontzertu burutu dira hiriko zenbait barrutitan. Ikastolako Abesbatzak ekainaren...Read More
A wonderful serenity has taken possession of my entire soul, like these sweet mornings of spring which I enjoy with my whole heart. I am alone, and feel the charm of existence.