eu Admin.: 94 453 80 07 | Haur eta 1. Hezkuntza: 94 471 04 43 | 2. Hezkuntza: 94 471 04 44
eu Admin.: 94 453 80 07 | Haur eta 1. Hezkuntza: 94 471 04 43 | 2. Hezkuntza: 94 471 04 44

Ikastolako Abesbatzak “Kantu Sarea” ekimenean parte hartu zuen

Lauro Ikastolako Lehen Hezkuntzako Abesbatzak “Bilboko Korala Gertutik” zikloan parte hartu du aurten, bertako talentua nabarmentzeko eta Bizkaian kultura sustatzeko helburua duen zikloan, hain zuzen.

Bilboko Udalak eta Bilboko Koral Elkarteak zazpigarren aldiz jarraian berritu dute Bilboko Korala Gertutik zikloa eta maiatzean eta ekaina bitartean sei kontzertu burutu dira hiriko zenbait barrutitan.

Ikastolako Abesbatzak ekainaren 3an izandakoan hartu zuen parte, Abandoko San Bizente Martiriaren elizan, Jose Luis Ormazabalek zuzenduta. Ekitaldi hau Kantu Sarea ekimenaren lehena izan zen eta Bilboko Koral Elkarteko haurren koruekin bat egin zuten gure abeslariek Mireia Ibarzabalen gidaritzapean.

Esperientzia izugarri polita izan zen gure neskentzat eta bikain egin zuen gure abesbatza gazteak!

Related Posts

Text Widget

A wonderful serenity has taken possession of my entire soul, like these sweet mornings of spring which I enjoy with my whole heart. I am alone, and feel the charm of existence.

Recent Articles

9 de ekaina de 2026
Jon Maguregi saritua “Pentsatzeko ipuinak” lehiaketan
8 de ekaina de 2026
Lauroko Jaia ospatu dugu ekainaren 6an
8 de ekaina de 2026
Sarituak, EHUko Ekonomia Olinpiadan