eues Admin.: 94 453 80 07 | Haur eta 1. Hezkuntza: 94 471 04 43 | 2. Hezkuntza: 94 471 04 44
eues Admin.: 94 453 80 07 | Haur eta 1. Hezkuntza: 94 471 04 43 | 2. Hezkuntza: 94 471 04 44

Emaitza ikusgarria DigiPen University eta Lauro artean burututako azken STEAM proiektuan

DigiPen Institute of Technology Europe-Bilbao-k elkarlan proiektua proposatu zion Lauro Ikastolari, Lehen Hezkuntzako eta unibertsitateko ikasleen artekoa, hain zuzen, Hezkuntza artistikoa eta digitalizazioa batuz

Ikastolako Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak (7-8 urte) mamu-pertsonaiak asmatzera gonbidatu zituzten, gerora DigiPeneko ikasleek digitalizatzeko, gehien bat graduko 2. mailakoek, Animal Anatomy jakintzagaian.

Proiektu hau Heziketa Artistikoa jakintzagaian landu dugu, eta gure ikasleek sormena, artea eta diseinua landu dituzte izaki fantastiko hauek sortzeko. Bai taldetan zein bakarka egin dute, eta ikasleek eurek erabaki dute lan-sistema. Pertsonaiak irudikatzeaz gain, euren deskribapena ere egin izan dute, bizileku, nutrizio, botere eta ezaugarrien inguruko zehaztapenak emanez.

Behin marrazkiak DigiPenera bidalita, bertako ikasleek azterketa anatomiko zehatza egin behar izan dute, baita izakien sortzaileek adierazitako ezaugarriena ere. Emaitzak apartak dira eta unibertsitateko ikasleek ilusio handiz burutu dute lana kide txikiagoek erakutsi duten irudimenari forma eman diotenean.

Izan ere, Ikastolara etorri dira emaitza erakustera eta “diseinatzaileekin” komentatzera”: Steve, DigiPeneko arduraduna; eta Ane, proiektuan parte hartu duen ikaslea. Oso esperientzia aberasgarria izan da.

Lehen Hezkuntzako ikasleek STEAM proiektu honetan landu dutenayecto STEAM:

  • Sormena: izaki bat sortzeko askatasuna.
  • Hezkidetza: neska-mutilen taldeak, nesken partehartzea sustatuz bideojokoen munduan.
  • Hizkuntza: izakien ezaugarriak azaldu.
  • Talde-lana eta kolaborazioa: 7-8 urteko ikasleak unibertsitatekoekin elkarlanean.
  • Teknologia: sormen artistikoaren digitalizazioaren prozesuan parte hartzea.

Lan hau aurkezpen batean laburtu dizuegu:

Digipen-Lauro de Lauro Ikastola

Digipen – Institute of Technology Europe-Bilbao-k Lauro Ikastolarekin hainbat proiektuetan kolaboratzen du 2013 urtetik, Bilbon ezarri zenean. DigiPen bideo-jokoekiko, artearekiko, teknologiarekiko eta diseinuarekiko pasio partekatua duen komunitate akademikoa da. 30 urte baino gehiagoz, eta AEBn, Singapurren eta Europa-Bilbon nazioarteko hiru campusekin, ikasleak prestatzen dituzte, prestakuntza handiko profesionalak izan daitezen bideojokoen mundu ugarian.

Related Posts

Text Widget

A wonderful serenity has taken possession of my entire soul, like these sweet mornings of spring which I enjoy with my whole heart. I am alone, and feel the charm of existence.

Recent Articles

9 de ekaina de 2026
Jon Maguregi saritua “Pentsatzeko ipuinak” lehiaketan
8 de ekaina de 2026
Lauroko Jaia ospatu dugu ekainaren 6an
8 de ekaina de 2026
Sarituak, EHUko Ekonomia Olinpiadan