eues Admin.: 94 453 80 07 | Haur eta 1. Hezkuntza: 94 471 04 43 | 2. Hezkuntza: 94 471 04 44
eues Admin.: 94 453 80 07 | Haur eta 1. Hezkuntza: 94 471 04 43 | 2. Hezkuntza: 94 471 04 44

Emakume Zientzialarien astea izan dugu Ikastolan

Otsailaren 11n Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna izan dela aitzakia, aste osoan zehar gaiari lotutako jarduerak izan ziren Lehen Hezkuntzan, DBH eta Batxilerrean.

Lehen Hezkuntzan, 1. eta 2. mailetan material berezia landu dute; 3. mailan Science Workshop jakintzagaian bereziki landu da gai hau; eta hirugarren zikloan, 6. mailako neska ikasle talde batzuk aurkezpenak egingo dituzte  geletan.

DBHn, esate baterako, DBH 4. mailako ikasleek hitzaldia izan dute CIC BioGune Bilbao-ko Amaia Zabala eta AECC erakundearen bolondresa den Ziortza Berrioategortuaren zientzialarien eskutik, minbiziaren aurkako ikerketa gaia jorratuz.

Batxilerrari dagokionez, online saioak burutu ziren DIPC eta CFM Ikerketa Zentroetara Bisita Birtuala, eginez. Materialen, fisikaren eta antzeko diziplinen zientziaren ikerketak azaldu zituzten. Ondoren, laborategi hauek bisitatu eta bertan lan egiten duten zientzialariek beraien ikerketak azaldu zituzten (Nanofisika, plimeroak, NEXT experimentua, Superkonputazio,…). Bisita amaitzeko, zientzialariekin mahai-inguru irekia zabaldu zen ikasleen galderei erantzuteko.

Related Posts

Text Widget

A wonderful serenity has taken possession of my entire soul, like these sweet mornings of spring which I enjoy with my whole heart. I am alone, and feel the charm of existence.

Recent Articles

9 de ekaina de 2026
Jon Maguregi saritua “Pentsatzeko ipuinak” lehiaketan
8 de ekaina de 2026
Lauroko Jaia ospatu dugu ekainaren 6an
8 de ekaina de 2026
Sarituak, EHUko Ekonomia Olinpiadan