eues Admin.: 94 453 80 07 | Haur eta 1. Hezkuntza: 94 471 04 43 | 2. Hezkuntza: 94 471 04 44
eues Admin.: 94 453 80 07 | Haur eta 1. Hezkuntza: 94 471 04 43 | 2. Hezkuntza: 94 471 04 44

Hiru ikasle sailkaturik estatu mailako European Youth Parliament-en parte hartzeko

Otsailaren 9tik 11ra bitartean, Batxiler 1. mailako sei ikasle izan ziren European Youth Parliament-eko (EYP) tokian-tokiko saioetan parte hartzen, Bilbon, Gorka Lozano irakasleak lagundurik:

  • Alaitz Alonso Usabiaga
  • Izaro Del Olmo Basagoiti
  • Beñat Knörr Maradaras
  • Uxue Ruiz Maroto
  • Irune Salcedo Roque
  • Markel Torrell Estébanez

Jorratu behar izan dituzten gaiak, beste ikastetxeetako kideekin, eta ingelesez, ondokoak izan dira:

  • Polinizatzaile naturalen galera eta ondorioak. Ekiditzeko eta haien presentzia sustatzeko neurriak.
  • Zuriketa berdea (Greenwashing): Kontsumitzaileak babesteko polititak eta enpresen erantzukizuna bermatzeko praktikak.
  • Digitalizazioa: Europar Batasuneko erakundeetako eta biztanleen trebetasun digitalak hobetzeko proposamenak lehiakortasuna mantentzeko.
  • Emakumeentzako higiene produktuen gainezko zergak.
  • Hirigintza: 21. mendeko hiri jasangarriak diseinatzeko eta eraldaketa sustatzeko planak eta proposamenak.
  • Oinarrizko Errenta Unibertsala.
  • Itsaskien eskaintzaren igoerak suposatzen duen erronka Europar Batasuneko herrialdeentzat eta kontsumo arduratsua sustatzeko politikak.

Sei ikasle hauen artean, hiru izan dira aukeratuak hurrengo fasean parte hartzeko: Alaitz Alonso, Irune Salcedo eta Markel Torrel.

Zorionak!

European Youth Parliament hezkuntza proiektu independientea da, pentsaera kritikoa eta iniziatiba sozio-politikoa sustatzeko. Sortu zenetik, milaka ikaslek hartu dute parte, tokian-tokiko edota saio nazional eta nazioartekoetan beste gazte batzuk ezagutuz,  Europa osoan gazteen politika-plataformarik handiena baita.

Related Posts

Text Widget

A wonderful serenity has taken possession of my entire soul, like these sweet mornings of spring which I enjoy with my whole heart. I am alone, and feel the charm of existence.

Recent Articles

9 de ekaina de 2026
Jon Maguregi saritua “Pentsatzeko ipuinak” lehiaketan
8 de ekaina de 2026
Lauroko Jaia ospatu dugu ekainaren 6an
8 de ekaina de 2026
Sarituak, EHUko Ekonomia Olinpiadan