DBH 1eko ikasleak izaki bizidunen gaia lantzen ari zirela Biologia eta Geologia ikasgaian, bertoko ekosistemak landu dituzte Batxiler 1eko ikasleak irakasle bihurtuz.
DBHko talde bakoitza 3/2 talde handietan banatu dira eta ikasle bakoitzak fitxa batzuk bete behar izan dituzte, lehen Batxilergoko ikasleak gidari eta laguntzaile izan dituztela.
Batxilergoko ikasleen egin beharrak izan dira:
- DBH-ko ikasleei proiektua azaldu, irteera egunerako poster edo antzeko materialak baliatuz.
- “LauroTxikerra” errekara irteera: Batxilergoko ikasleak, irakasle jardun ziren laginketa eta analisiak nola egiten diren azalduz. Irteerarako material eta motxila guztiak prestatzea ere euren eginbeharra izan zen.
- DBH-ko ikasleek txosten bat osatu behar izan dute baturiko datu guztiekin, eta Batxilergoko ikasleen laguntzaz.
Ikerketa-esperientzia bikaina izan da: elkarlana eta kooperazioa, etapen arteko koordinazioa, ikasleen arteko harremana eta lankidetza, zientzia eta ikerketa.
IBAIALDE kanpainak ingurunearen eta pertsonen arteko lotura eta harreman zuzena ezarri nahi du, ibai-ekosistema modu aktiboan eta esperimentalean aztertuz. INFORMAZIOA GEHIAGO.












