eues Admin.: 94 453 80 07 | Haur eta 1. Hezkuntza: 94 471 04 43 | 2. Hezkuntza: 94 471 04 44
eues Admin.: 94 453 80 07 | Haur eta 1. Hezkuntza: 94 471 04 43 | 2. Hezkuntza: 94 471 04 44

Irakatsiz, ikasten dugu: ikasleak, informazio-transmisore askotariko aurkezpenak eginez

Azaroan eta abenduan, 3 urteko mailan seme-alabak Ikastolan matrikulatu nahi dituzten familien bisitak egin dira Ikastolan. Horietan, Zuzendaritza Taldearekin batera, Batxilergoko eta DBHko 17 ikaslek parte hartu dute: beren egitekoa izan da batetik, familiei euren ibilbide akademikoen alderdi desberdinak kontatzea, gure Hezkuntza Proiektuaren ordezkari gisa; eta bestetik, 2030 Agenda Planaren atal batzuk azaltzea, energia berriztagarrien aplikazioari buruzko xehetasunak, hain zuzen.

Bestetik, DBHko proiektua ezagutzeko bisitak hasi dira dagoeneko eta hauetan ere, Zuzendaritzaren azalpenez aparte, ikasle batzuk txokoetan antolaturik familia interesatuei etapako atal batzuk azaldu dizkiete: zientzia-proiektuak, Euskara Plana, Internazionalizazioa, irakurketa-plana, Agenda 2030, etab.

Duela zenbait ikasturtetik egiten den jarduera honek aukera ematen die ikasleei, alde batetik, komunikatzeko trebetasunak hobetzeko; eta, bestetik, Ikastolan dituzten bizipenak aztertu, hausnartu eta transmititu, Lauroko Proiektua gehiago bereganatuz, eurek baitira benetako protagonistak.

Ikasgelan ohikoak direnez gain, ikasleek jarduera askotan hartzen dute rol protagonista hori, eta hain beharrezkoak diren hizlari-trebetasunak garatzen dituzte:

  • KUKULUMENDI hitzaldien aurkezpena eta zuzendaritza.
  • DBHko 4. mailako familiei eta ikasleei Batxilergoko matrikulari begira hautazko irakasgaiak azaltzea.
  • Batxilergoko orientazio-planean parte hartzen duten gurasoen aurkezpena.
  • Ikastolatik kanpoko jardueretan parte hartzea: tokian-tokiko zein kanpoko Zientzia Azoketan proiektuak erakusgai jarriz (Italia, Galizia, Catalunya,…), beste ikastetxe batzuekin “EYP – European Youth Parliament”en ingelesez egindako eztabaidak, Bizkaiko Batzar Nagusien “Osoko Bilkura Txikian” parte hartzea, etab.

Jarduera honetan parte hartu izanagatik, aitormen txiki bat egin nahi izan die Zuzendaritzak lunch bat eskainiz.

Eskerrik asko eta zorionak egindako lanagatik!

Related Posts

Text Widget

A wonderful serenity has taken possession of my entire soul, like these sweet mornings of spring which I enjoy with my whole heart. I am alone, and feel the charm of existence.

Recent Articles

9 de ekaina de 2026
Jon Maguregi saritua “Pentsatzeko ipuinak” lehiaketan
8 de ekaina de 2026
Lauroko Jaia ospatu dugu ekainaren 6an
8 de ekaina de 2026
Sarituak, EHUko Ekonomia Olinpiadan