Filosofia Mintegiak antolaturik, Joseba Sarrionandia idazlea izan dugu Ikastolan azaroaren 11n, Batxilerreko lehen mailako ikasleekin solasaldian.
Hitzen ondoeza bere liburua hizpide, bestelako gaiak ere jorratu ditu ikasleen galderei erantzunez: egungo gazteria, Kubako egoera, etxera itzultzea, esaterako.
Eskerrik asko Sarri gurera hurbiltzeagatik, plazera izan da!













