eues Admin.: 94 453 80 07 | Haur eta 1. Hezkuntza: 94 471 04 43 | 2. Hezkuntza: 94 471 04 44
eues Admin.: 94 453 80 07 | Haur eta 1. Hezkuntza: 94 471 04 43 | 2. Hezkuntza: 94 471 04 44

Kontzertu ekonomikoa hizpide Kukulumendiko saioan, Guillermo Dorronsororen eskutik

Urtarrilaren 22an Guillermo Dorronsoro izan dugu Ikastolan, 2. Batxilerreko ikasleekin, KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz hitzaldi-saioetan, Euskal Kontzertu ekonomikoa eta kupoa azalduz.

Paktu-ekonomiko honen historia eta ibilbidea, berori izateko eskubide eta abantilak, eta zergatik defendatu eta babestu behar dugun azaldu die ikasleei oso modu ulerkor eta hurbilean. Duela gutxiko testuinguru historikoa azaltzeko ere, bere familiako anekdotak partekatu ditu, gure aitite-amamen istorien gertutasunak gure egiten baititu gertaera historikoak.

Itunaren aurka daudenak datu objektiboekin indargabetzearen garrantzia azpimarratu du, kontzertuari buruz zabaltzen diren gezurrei argudio sendoekin aurre egiteko eta hori defendatzeko ditugun argudio nagusiak zeintzuk diren azaltzeko. “Gurea kontzertua” komunitatea aurkeztu die ikasleei konpromisorako lehen urrats gisa.

Amaitzeko, Daniela Nuin eta Unax Macias aurkezleen galderei erantzun die Guillermok, adibidez, Trumpen politikek Europan izango dituzten eraginei buruz. Ondorengo ikasketak aukeratzeari dagokionez, lau ideia nagusi:

  • Lasaitasuna Batxilergoaren ondorengo ikasketak aukeratzeari dagokionez.
  • Gustuko duten zerbait aukeratzea, bokazio minimo bat izanik.
  • Onak garen zerbait aukeratzea.
  • Aukeratutakoaren enplegagarritasuna kontuan izan. Ez lehen irizpide gisa, baina etorkizunaz jabetuta.

Eskerrik asko Guillermo beste urte batez gurekin izateragatik!

Related Posts

Text Widget

A wonderful serenity has taken possession of my entire soul, like these sweet mornings of spring which I enjoy with my whole heart. I am alone, and feel the charm of existence.

Recent Articles

9 de ekaina de 2026
Jon Maguregi saritua “Pentsatzeko ipuinak” lehiaketan
8 de ekaina de 2026
Lauroko Jaia ospatu dugu ekainaren 6an
8 de ekaina de 2026
Sarituak, EHUko Ekonomia Olinpiadan