eues Admin.: 94 453 80 07 | Haur eta 1. Hezkuntza: 94 471 04 43 | 2. Hezkuntza: 94 471 04 44
eues Admin.: 94 453 80 07 | Haur eta 1. Hezkuntza: 94 471 04 43 | 2. Hezkuntza: 94 471 04 44

Ziberbizitza, ziberbizikidetza: Internet eta HIKT erabilera seguru eta arduratsuaren alde

DBH 1. eta 2. mailako gurasoek orientabide hitzaldia izan zuten azaroaren 26an, Igor Gaminde Garridoren eskutik, hogei bat guraso bertaratu zirelarik.

Gaiak izan ziren: zibersegurtasuna, pribatasun eta identitate digitala, bideo-jokoak eta sare-sozialak, noiz erosi baliabide eta gailu teknologikoak, arautegi legala edota penala baliabide teknologiko eta digitalen erabilera desegokien inguruan, zein da beharrezkoa dugun erabilera hezkuntzazko eskola-helburuak lortzeko eta eskolaz kanpoko erabilera sozialaren arteko ezberdintasuna, teknologiaren menpekotasuna.

Ondorio nagusienak izan ziren:

  • Gomendio orokorra: debekuak ez du inora eramaten. Erabili nahi badute, topatuko dute egiteko bidea.
  • Bideojokoak: bi multzotan banatu zituen: adinerako guztiz desegokiak direnak (normalean, +16 urterako direnak) eta besteak. Azken hauek ere badituzte alde txarrak, esaterako erosketak egin ahal direla eta chat-ak dituztela munduko edonorekin hitz egiteko. Beraz, gomendioa da, beti hurbil egotea jolasten daudean, eurekin jokoak komentatzea. Ez debekatu, beti topatutako dute zelan jolastu.
  • Eskuko telefonoa: 12 urteak baino lehen ez; baina adin horretatik gora beharrizan soziala dute eta ez izatea kalte handiago izan daiteke izatea baino. Mugikorra ematen denean, beti guraso-agintearekin (App ezberdinak azaldu eta gomendatu zituen).
  • Konfidantzazko giroa eraiki: txikitatik oso garrantzitsua, eurekin gai hauetaz hitz egin, hurbil egon, denbora inbertitu, … konfidantza izan dezaten etorkizunean, bereziki nerabezaroan, gurekin informazioa partekatzeko.

Related Posts

Text Widget

A wonderful serenity has taken possession of my entire soul, like these sweet mornings of spring which I enjoy with my whole heart. I am alone, and feel the charm of existence.

Recent Articles

9 de ekaina de 2026
Jon Maguregi saritua “Pentsatzeko ipuinak” lehiaketan
8 de ekaina de 2026
Lauroko Jaia ospatu dugu ekainaren 6an
8 de ekaina de 2026
Sarituak, EHUko Ekonomia Olinpiadan