eues Admin.: 94 453 80 07 | Haur eta 1. Hezkuntza: 94 471 04 43 | 2. Hezkuntza: 94 471 04 44
eues Admin.: 94 453 80 07 | Haur eta 1. Hezkuntza: 94 471 04 43 | 2. Hezkuntza: 94 471 04 44

Zorionak Haizea, Munduko Txapelduna Fitkid disziplinan!

Batxilerren mundu mailako txapeldun bat dugu: Haizea Gomez Mendiguren. Bigarren mailako ikaslea Fitkid disziplinan goimailako kirolaria da eta urrian Varsovian (Polonia) izan den 23rd IDF World Dance Championship in Modern Dance Sport-ean parte hartu du lau disziplinetan, lehen eta bigarren postuak lortuz:

  • Fitkid Solo Adult: 1. postua.
  • Jazz & Lyrical Jazz Formation Adult, taldeka: 1. postua.
  • Fitkid Formation Adult, taldeka: 1. postua. 
  • Jazz & Lyricam Jazz Adult Couple/Duo: 2. postua.

Mundu mailako txapelketa honetan parte hartzeko, aurretik Euskadiko ordezkaria izan da, “La Fabrika” eskolarekin, eta ondokoak lortu zituen Españako Fitkid 2025 txapelketan:

  • Urrea – bakarlaria, Fitkid Progress Adulto
  • Zilarra – taldekide, Fitkid Adulto
  • Zilarra – taldekide, Dance Show Adulto
  • Brontzea – taldekide, Adulto Dúo

Zorionak Haizea!

Ez dugu berarekin egoteko aukera galdu nahi izan, Haizeari eta kirol honi buruz pixka bat gehiago jakiteko: aurten eskolaz kanpokoetan estrenatu dugun Gimnastika Erritmikoko ikasle talde batek elkarrizketa bat egin dio, disziplina ezberdinak izanik ere, hurbilekoak direlako.

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako Nahia Goirigolzarri Vargas, Laia Landeta Bonilla eta Vera Pozos Moledo izan ditugu elkarrizketatzaile. Primeran egin dute eta benetan inpresionatuta geratu dira Haizearen trebetasunarekin!

Related Posts

Text Widget

A wonderful serenity has taken possession of my entire soul, like these sweet mornings of spring which I enjoy with my whole heart. I am alone, and feel the charm of existence.

Recent Articles

9 de ekaina de 2026
Jon Maguregi saritua “Pentsatzeko ipuinak” lehiaketan
8 de ekaina de 2026
Lauroko Jaia ospatu dugu ekainaren 6an
8 de ekaina de 2026
Sarituak, EHUko Ekonomia Olinpiadan