BIZKAIDATZ Txikia 2022-2023 Haur eta gazte Literatur Sariaren IX. edizioaren sari-banaketa ekainaren 19an izan da, Bizkaiko Foru Liburutegiko Areto Nagusian. Sarituak izan dira: Nahia Torres Dominguez, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikaslea, Haur kategorian, euskarazko modalitatean. Jon Burgoa Abos, DBH 1eko ikaslea, Gazte kategorian, euskarazko modalitatean. Zorionak gure idazle gazteei! Bederatzigarren edizio honetan ume eta gazteek...Read More
Laur@Lan programa, Lauro Ikastolak aurreko urtean abian jarri zuen Orientazio Akademiko eta Profesional Planeko proiektuetako bat da, zeinaren helburu nagusia den ikasleak lan mundura hurbiltzea. Gaur egun, gero eta garrantzi handiagoa du ikasleekin landutako ikasgai desberdinak praktikotasun puntu batetik lantzea eta ikasitakoa beraien etorkizunerako baliogarria izango dela erakustea. Bide honetatik, datorren urtean beraien etorkizuna baldintzatuko...Read More
Lauro Ikastolako zortzi taldek parte hartu dute azken egunotan Athletic Clubek antolatutako AC Cup txapelketan. Bertan esperientzia bikainak bizi izan dituzte taldekide eta aurkariekin batera.Ostiraleko inaugurazio desfileak hainbat lehiaketa eta txapelketa eguni eman zien hasiera, denboraldi honetan ikasitako guztia erakusgai jarriz. Ikastolako taldeek txapelketako xede ezberdinetan jokatu zituzten partidak, eta buruan luzaroan iraungo duten bizipenak...Read More
Ikasturte honetan, bederatzi dira Diploma Dualaren programa amaitu duten Batxiler 1 eta 2ko ikasleak: Astiz Diez, Kiara; Asua Galarza, Pol; Bermejo Puertas, Gaizka; Blasco Pando, Mikel; Castellanos Iruretagoyena, Laura; Etxebarria Abrisketa, Xabier; Llabori Martinez-Arano, Eneko Jon; Lozano Isusi, Iker; eta Toja Ledesma, June. Lauro Ikastola 15/16 ikasturtean hasi zen Batxilerreko Diploma Duala lortzeko Programa hau eskaintzen,...Read More
Batxiler lehen mailako azken ebaluazioa amaituta, dena gainditu duten ikasleentzat azken egun lektiboetarako antolatzen diren ikastaro bereziak amaitu dira. Aurten, ikasgaietan sakontzeko edo ondoko ikastaro hauetara apuntatzeko aukera izan dute: DigiPen Unibertsitateko programazioko “Project Fun” ikastaroa. Gurutze Gorriak emandako Lehen Laguntzak. Magisteritza praktikak Lehen Hezkuntza edo haur Hezkuntzako geletan.Read More
Lauro Ikastolako junior taldeak larunbat honetan eman zion amaiera saskibaloi denboraldiari, finalez beteriko goiz bateko azken partiduarekin. Itsaso Berriatuak eta Eder Mendozak entrenatutako neskek Mungia ST taldearen aurka jokatu zuten junior mailako A Kopako finala eta azken unera arte borrokatu zuten txapeldunen kopa lortzeko.Gure Juniorrek, Kopako tituluaz gain datorren urtean Maila Berezian jokatzeko igoera postua...Read More
Lehen Hezkuntzako 3. mailan martxan da Lauro Ikastolako Irratia eta ekimen hau Euskara Tailerrean burutzen da, asteroko saioetan. Proiektuaren helburuen artean daude euskarazko ahozko komunikazioa eta irrati-hizkuntza landu, dagozkion IKT baliabideak ezagutu, sormena piztu, besteak beste. Helburu nagusia euskararen erabilera sustatzea izanik, euskaraz ondo pasatzea eta aisialdia eta euskara elkartzea posible dela agerian jarri nahi...Read More
Lehen Hezkuntzako GOBLIN kategoriako bi taldeak FORMULAURO eta GELDIEZINAK Barakaldon izan ziren igandean, ekainak 4, ikasturteko azken lehiaketan. Giro bikaina, lan aparta eta 1. eta 2. Sariak Sprint-ean Lauroko bi taldeentzat. Zorionak egindako lanagatik eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi, eta nola ez, kolaboratzaileei.Read More
Bigarren Hezkuntzako zazpi taldek aurkeztu zituzten euren proiektuak ekainaren 2tik 4ra Bilbon ospatu den Elhuyar Zientzia Azokan, Amaia Perez, Oihane Uriarte eta Esther Atela irakasleen gidaritzapean. Esperientzia bikaina partekatu dute ikasleek beste ikastetxeetako kideekin eta hiru sari ekarri dituzte: Batxiler 1. Saria: “Mikroplastikoen eragina indaba landareen hazkuntzan” lanarekin, Italiako Zientzia Azokara joateko saria. Gaizka Bermejo...Read More
Lauro Ikastolako Lehen Hezkuntzako Abesbatzak “Bilboko Korala Gertutik” zikloan parte hartu du aurten, bertako talentua nabarmentzeko eta Bizkaian kultura sustatzeko helburua duen zikloan, hain zuzen. Bilboko Udalak eta Bilboko Koral Elkarteak zazpigarren aldiz jarraian berritu dute Bilboko Korala Gertutik zikloa eta maiatzean eta ekaina bitartean sei kontzertu burutu dira hiriko zenbait barrutitan. Ikastolako Abesbatzak ekainaren...Read More
A wonderful serenity has taken possession of my entire soul, like these sweet mornings of spring which I enjoy with my whole heart. I am alone, and feel the charm of existence.