eues Admin.: 94 453 80 07 | Haur eta 1. Hezkuntza: 94 471 04 43 | 2. Hezkuntza: 94 471 04 44
eues Admin.: 94 453 80 07 | Haur eta 1. Hezkuntza: 94 471 04 43 | 2. Hezkuntza: 94 471 04 44

Donostia Zinemaldian Ikastolako ikasleak, irakasle eta gurasoa

Astelehenean, irailak 22, estreinatu berri da Alauda Ruiz de Azuaren Los domingos filma, zeinaren casting atal bat Lauro Ikastolan egin zen 2024ko urte amaieran. Horren ondorioz, gure bi ikaslek hartu dute parte filmean, Lehen Hezkuntzako Nora Careaga Iglesias eta Batxilerreko Mikel Arriola Uriarte. Asko pozten gaitu ikasleei aukera hau eman eta bere fruituak izan dituela ikustea.

Bestalde, irailaren 24an, Popel – Errautsak dokumentala estreinatuko da. Azken urtean informatu izan dugunez, zinta honek Unai Egia DBHko irakasleak burututako ikerketa kontatzen du (“Y los campos se quedaron sin flores“) Bigarren Mundu Gerran Poloniara bidalitako errepublikar euskaldun eta espainolen nondik-norakoak kontatzen. Izan ere, Unairen ikerketaren ondorioz, eta kasualitateak-kasualitate, Ikastolako guraso batek, Anton Gandariasek, Anjel Lekuona bere osabaren azken egunetan gertatutakoa jakin eta bere errautsak ere topatu ditu Polonian. Filme honen irudi batzuk Ikastolan bertan grabatu ziren.

Related Posts

Text Widget

A wonderful serenity has taken possession of my entire soul, like these sweet mornings of spring which I enjoy with my whole heart. I am alone, and feel the charm of existence.

Recent Articles

9 de ekaina de 2026
Jon Maguregi saritua “Pentsatzeko ipuinak” lehiaketan
8 de ekaina de 2026
Lauroko Jaia ospatu dugu ekainaren 6an
8 de ekaina de 2026
Sarituak, EHUko Ekonomia Olinpiadan