eues Admin.: 94 453 80 07 | Haur eta 1. Hezkuntza: 94 471 04 43 | 2. Hezkuntza: 94 471 04 44
eues Admin.: 94 453 80 07 | Haur eta 1. Hezkuntza: 94 471 04 43 | 2. Hezkuntza: 94 471 04 44

Lauro Ikastola, mugikorrik gabeko arnasgunea

Ikastola mugikorrik gabeko guztiontzako arnasgunea izateko konpromisoa azpimarratuz hasi dugu ikasturtea.

Banksy-ren irudiaren eta John Lennonen esaldiaren moldaketa, DBHko Euskal Laborari ikasle-taldeak egina.

Joan den ikasturtearen amaieran eta egun hauetan egiten ari garen aurkezpenetan azaldu dugun bezala, gailu mugikorren ikasleen erabilera berrikusi eta eguneratu ondoren, berriro diogu debekatuta dagoela Haur Hezkuntzatik DBHra telefono mugikorrak, kablerik gabeko entzungailuak edo smart watch-ak ekartzea.

Ikastolako eraikinak eta espazioak seinaleztatu ditugu, baita autobusak ere, mugikorrik gabeko arnasgunea garela gogorarazteko kartelekin, eta zuek, Ikastolako gurasook, egoera hori ikastetxera etortzen zaretenean balia dezazuen gonbidatu nahi zaituztegu. Guztion esku dago txikienei mugikorraren erabilerari buruzko ohitura onak eta osasuntsuak helaraztea: sustatu dezagun aurrez aurreko harremana, goza dezagun konpainiaz eta gauden ingurune pribilegiatuaz.

Zure betebehar pertsonalek horretarako aukera ematen badizute:

• Jarri mugikorra “Hegazkin modua”n.
• Desaktibatu jakinarazpenak.
• Gorde edo utzi autoan.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik!

Related Posts

Text Widget

A wonderful serenity has taken possession of my entire soul, like these sweet mornings of spring which I enjoy with my whole heart. I am alone, and feel the charm of existence.

Recent Articles

9 de ekaina de 2026
Jon Maguregi saritua “Pentsatzeko ipuinak” lehiaketan
8 de ekaina de 2026
Lauroko Jaia ospatu dugu ekainaren 6an
8 de ekaina de 2026
Sarituak, EHUko Ekonomia Olinpiadan